Deikundeko eliza frantziskotarra (Ljubljana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Deikundeko eliza frantziskotarra
Ljubljana - Annunciation Church 2.jpg
Kokapena
Herrialdea Eslovenia
Hiri-udalerriaLjubljanako udalerria
Koordenatuak 46° 03′ 07″ N, 14° 30′ 22″ E / 46.051861264°N,14.50605772°E / 46.051861264; 14.50605772Koordenatuak: 46° 03′ 07″ N, 14° 30′ 22″ E / 46.051861264°N,14.50605772°E / 46.051861264; 14.50605772
Historia eta erabilera
Irekiera1660
Izenaren jatorria Deikundea
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Archdiocese of Ljubljana Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Francesco Robba Itzuli
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea

Deikundeko eliza frantziskotarra (eslovenieraz: Frančiškanska cerkev Marijinega oznanjenja) edo Eliza frantziskotarra (eslovenieraz: Frančiškanska cerkev) Ljubljanako eliza ezagunena da, hiriko parrokia ere badena. Frantziskotar ordenekoa denez, kolore gorri sinbolikoa dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1314 urtean agustindarrak Ljubljanara iristean harresietatik kanpo eraiki zuten beren eliza, hirirako zubiaren ondoan. 1491ean ordean turkiarrek hiria erasotzerakoan eliza suntsitu eta monjeek hirian babestu behar izan zuten. 1553 urtean agustindarrek hiri utzi zuten baina 1623an berriz itzuli ziren eta aurreko eliza izan zen tokian eliza berria altxatu zuten. 1628an eta 1645ean suteak izan zituen eta eliza oso kaltetua gelditu zen.

1645ean beraz elizaren hondarrak eraitsi eta Konrad Ruessenstein baroiak eliza berria altxatzeko egitasmoa eta dirua jarri zituen. Proiektuaren egilea nor izan zen ezagutzen ez bada ere Italiako joera estetiko modernoak hartu zituen. 1669an bukatu ziren lanak eta gaur egun duen itxurarekin. 1784an Vienako gobernuak agustindarren ordena desegin zuen eta Deikundeko parrokia izena hartu zuen elizak. 1805ean frantziskotarrek hartu zuten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrealdea barroko goiztiarraren adierazgarria da eta Prešeren enparantzara (Prešernov trg) begira dago. Barnealdea gela handi batek osatzen du, basilikak izan ohi diren antzera. Koroa bera ere habeartea bezain zabala da. Alboetan dauden kaperak ilunagoak dira. Aldare nagusia Francesco Robba arkitektuak bukatu zuen 1736an.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deikundeko eliza frantziskotarra (Ljubljana) Aldatu lotura Wikidatan