Demòcrates Valencians

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentziar Demokratak
Demòcrates Valencians (DV)
Idazkari nagusiaAlbert Sarrió
Sorrera2013ko irailaren 18a
Egoitza nagusiaValentzia
Ideologia politikoazentrismoa, valentzianismoa, valentziar nazionalismoa, liberalismoa
Eserlekuak erakundeetanZinegotziak
17 / 5.784
democratesvalencians.org

Demòcrates Valencians (DV, euskaraz Valentziar Demokratak) Valentziar Erkidegoko alderdi politiko zentrista eta valentzianista da, 2013ko irailaren 18an sortua. Nahiz eta oraindik ez den inongo hauteskundeetara aurkeztu, zenbait herritako hautagaitza independenteekin erdietsitako akordioen ondorioz alkatetza bat eta 17 zinegotzi ditu. Alderdiko kontseilu politikoaren presidentea Roger Mira da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko otsailaren 15ean Valentziako Vincci Lys hotelean Proposta per un Centre Democràtic Valencià (Valentziar Zentro Demokratiko Baterako Proposamena) izeneko manifestua aurkeztu zuten tradizio politiko valentzianistako hainbat pertsonak, alderdi poltiko berri bat sortzeko deia eginez, valentzianismo moderatua ardatz izango zuena.

Hurrengo hilbateetan zehar alderdi berria sortzeko kudeaketak egin ziren, eta azkenean 2013ko irailean erregistratu zen, idazkari nagusi gisa Ferran Gonzàlez zuelarik. Alderdiaren helburua 2015eko udal hauteskundeetara eta hauteskunde autonomikoetara aurkeztea zen, eta zenbait herritako hautagaitzekin bilerak mantendu zituzten arren, azkenean 2015eko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki zuten, unerik egokiena ez zela iritziz. Une honetatik aurrera alderdia inaktibo geratu zen.[1]

2016ko urriaren amaieran alderdia berriz aktibatu zen, Compromís koalizio valentzianista ezkerrera zeuden posizioetara gehiegi hurbildu zela salatuz eta valentzianismo zentrista bat aldarrikatuz, Unió Democràtica del País Valencià aurrekaria eredutzat hartuz.[2] Valentziako Gorteetan David de Miguel Ciudadanoseko diputatu ohiak alderdiaren izenean galderak egitea onartu zuen. Alderdiaren kontseilu politikoko burua Roger Mira da, BLOC alderdiko kide ohia eta Compromís koalizioko zerrendaburu izandakoa 2011ko hauteskundeetan.[3][4]

2019ko Europako Hauteskundeetan EAJ, Coalición Canaria, Compromiso por Galicia, Geroa Bai eta Proposta per les Illes-ekin batera aurkeztuko da Europa Solidaria hautagaitzan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «La resurrecció del valencianisme liberal» El Temps (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. (Katalanez) «Demòcrates Valencians, la nova opció política nacionalista» El Periòdic d'Ontinyent 2017-09-28 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  3. (Gaztelaniaz) S.L, EDICIONES PLAZA. «El ex de Cs David de Miguel acepta registrar preguntas de Demòcrates Valencians en Les Corts» Valencia Plaza (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  4. (Gaztelaniaz) «Roger Mira, líder de Demòcrates Valencians: "Las fotos de buen rollo ahora en Castellón son pura estética"» ELMUNDO 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  5. (Gaztelaniaz) «El acuerdo del PNV y Geroa Bai refuerza la candidatura para Europa. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]