Geroa Bai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Geroa Bai
Buruzagia Uxue Barkos
Sorrera 2011
Egoitza nagusia Erriberri kalea, 42 - 31002 Iruñea
Ideologia politikoa Aurrerakoia, abertzalea eta euskaltzalea.
Espainiako Diputatuen Kongresuan
1 / 350

Nafarroako Parlamentuan
9 / 50

Zinegotziak Nafarroan
59 / 1.889
www.geroabai.com

Geroa Bai EAJ alderdiak, Zabaltzen elkarteak eta Atarrabia Taldeak Nafarroa Garaian sortutako koalizio politikoa da. 2011ko irailaren 30ean aurkeztu zuten, Iruñean.[1] Koalizioaren sorrera Nafarroa Bai koalizioan geratu ziren eragileek sustatu zuten, Batzarre, lehenik, eta Eusko Alkartasuna zein Aralar, ondoren, aurreko koalizio hartatik kanpo geratu ostean.

Geroa Bai 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan aurkeztu zen Nafarroako Foru Erkidegoan, eta 42.411 boto eskuratu zituen (botoen % 12,84). Emaitza honen ondorioz, Uxue Barkosek eserleku bat eskuratu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan.

2014ko azaroaren 16an, Uxue Barkos eta Itziar Gomez hautagaiak aurkeztu zituen alderdiak.[2] 2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundetan bigarren indarra bilakatu zen Nafarroako Parlamentuan, 9 eserleku lortu ondoren.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]