Demasiados enemigos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demasiados enemigos
Eskorbuto taldearen
Argitaratze dataMaltraka
Musika motaPunk
Iraupena39:31
HizkuntzaGaztelera
DiskoetxeaMatraka, Oihuka
Eskorbuto taldearen kronologia
Las más macabras de las vidas (1988)

Demasiados enemigos Eskorbuto punk talde Santurtziarraren seigarren estudioko albuma da eta baita azkena bere formazio klasikoarena: Iosu Expósito, Juanma Suárez eta Paco Galanena. 1991eko urrian argitaratu zen Matraka Diskak diskoetxearen bidez eta hamar abesti originalez osatua dago, birgrabatutako abesti batez gainera: "No quiero cambiar".[1]

Grabaketa eta edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean, Mexikotik jira txiki bat egin ondoren "Gato" Speed taldeko gitarrariaren laguntzaz, Iosu berriro bueltatu zen taldera eta Matraka Diskak diskoetxearekin album berri bat grabatzea erabaki zuten. Izena "Degeneración" izango zen lehen momentu batean, baina hizketan haien artean "Demasiados enemigos" esan zuen norbaitek eta horrela geratu zen. 1991eko urrian grabatu eta nahastu egin zen sei egunetan Waves de Almassora estudioan, Castellonen.[2]

Albuma atera eta gero, 1992 biraren bitartean Iosuk taldea utzi izan behar zuen bere osasuna zela eta. Diska Eskorbutoren estiloko abestiz osatuta dago bere gehiengoan, hala nola "Eskorbutín", "Adiós reina mía", "Presagio", "Emborráchate", edo "En la luna".[3] Azaleko, atzekaldeko eta barruko liburutxoaren argazkiak Santurtziko portuan egin ziren. 300 argazki baino gehiago egin ziren saio horretan. Diskoaren atzealdean hurrengo esaldia agertzen da: "Lurra zapaldu duen talderik honratuena gara milaka miloi urteretan".

Abestiak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Adiós reina mía" - 4:24
  2. "Presagio" - 2:06
  3. "Eskorbutín" - 4:05
  4. "Cosas de la vida" - 3:30
  5. "Unete al desorden" - 4:00
  6. "Emborráchate" - 1:35
  7. "Intolerable" - 3:55
  8. "En la Luna" - 4:31
  9. "Nueva esperanza" - 3:44
  10. "No quiero cambiar" - 3:11
  11. "La mejor banda del mundo" - 4:08[5]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Demasiados enemigos. 2017-11-15 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. Cerdán, Diego. (2001). Historia Triste. Ediciones Marcianas.
  3. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto - Demasiados enemigos...» El Portal del METAL (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  4. «Biografía de Eskorbuto» www.coveralia.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto – Demasiados Enemigos» Discos Punk 2008-06-29 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  6. «Demasiados Enemigos... - Eskorbuto» Coveralia (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]