Demetrio II.a Nikator

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Demetrio II.a Nikator, Seleuzidar dinastiakoa, Siriako erregea izan zen bi garaitan: K. a. 146tik K. a. 139 arte eta K. a. 129tik K. a. 126 arte. Kretara ihes egin zuen bere aita Demetrio I.a Soterren porrota eta heriotzaren ondoren, baina gero itzuli egin zen, errege izendatuz. Ia berehala, Diodoto jeneralak ihesean jarri zuen, nork, lehenik, errege bezala, Alexandro Balasen seme bat, Antioko VI.a Dioniso izendatu zuen, eta, ondoren, bere burua, Diodoto Trifon izenarekin. Demetrio, Partiako Mitridates I.aren aurka gerrara joan zien, K. a. 139an, garaitua eta harrapatua izan zelarik.

K. a. 129an, askatua izan zen, bera eta bere anaia Antioko VII.a Evergetesen artean gerra bat pizteko itxaropenarekin. Baina Antioko, gatazka hori hasi baino lehenago hil zen, eta, beraz, Demetriok, berriz, bere burua errege izendatu zuen. Handik gutxira, garai hartan Egiptoko erregea zen Ptolomeo VIII.ak garaitu eta hil zuen, nork Alexandro Zabinas usurpatzailearen alde egiten zuen. Bere oinordekoa, bere seme Seleuko V.a Filometor izan zen, honen ama alarguk Kleopatra Tearen erregeordetzapean.


Aurrekoa
Alexandro Balas
Seleuzidar erregea
K. a. 146-K. a. 139 eta K. a. 129-K. a. 126
Ondorengoa
Antioko VI.a Dioniso eta Seleuko V.a Filometor