Deng Yu-cheng

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deng Yu-cheng
Bizitza
JaiotzaTaipei1999ko apirilaren 25a (25 urte)
Herrialdea Taiwan
Hezkuntza
HeziketaNational Taiwan Sport University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkularia

Instagram: deng_yu_cheng Edit the value on Wikidata

Deng Yu-cheng (1999ko apirilaren 25a) Taiwango arkularia da.[1] 2017ko Udako Unibertsiadean Wei Chun-heng eta Peng Shih-Chengekin lehiatu zen, eta zilarra irabazi zuen Recurve Men's Team proban.[2] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan gizonezkoen banakako proban lehiatu zen, baita gizonezkoen taldekako proban ere, eta, azken horretan, zilarra irabazi zuen.[3]

Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da.[4]

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Udako Unibersiadea
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Taipei Taiwan Taipei txinatarra 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Deng Yu-cheng" Olympedia.org. 2021-07-23an begiratua.
  2. "Taipei 2017 Summer Universiade- Complete Results Booklet"(PDF) World Archery Federation 2017-08-24. 2021-07-30ean begiratua.
  3. "Archery: Men's individual start list (rancking round)"(PDF) Tokio 2020. 2021-07-23an begiratua.
  4. El Pais 1979-10-26 (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]