Deor
Deor, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, eta, bere istorio laburra, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohango zazpigarren erregea izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere herenaitona Aldor Zaharraren erregealdian jaio zen, etxe batean, elkarrekin, bost errege belaunaldi bizitzearen egoera bitxia sortuz. Bere aita Goldwine hil ondoren errege bihurtu zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2699an.
Bere erregealdian, dunledinarrak, berriz arazoak sortzen hasi ziren, pixkanaka, Rohanen sartu ziren Goldwine erregearen erregealdian, Aldorrek, denbora asko lehenago kanporatu ondoren. Deor, iparralderantz joan zen, haien aurka borrokatzera, ondoren, Isengard gotorlekua galdu zuela ohartzeko, Gondorrena izaten zena, orain dunledinarrena zen.
Deor, 19 urteko erregealdi baten ondoren hil zen, 2718an. Bere oinordekoa, bere seme Gram izan zen.
Aurrekoa Goldwine |
Rohango erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2699-2718 |
Ondorengoa Gram |