Derbi Epsomen
Derbi Epsomen (Le Derby d'Epsom) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Theodore Gericault |
Sorrera-urtea | 1821 |
Izenburua | De Epsom Derby in 1821 eta The .Epsom Derby in 1821 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 92 () × 122,5 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 43C2121 eta 61A(1821) |
Kokapena | |
Lekua | Room 941 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | MI 708 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Derbi Epsomen (frantsesez: 'Le Derby d'Epsom') Théodore Géricaultek 1821ean egindako margolana da. Lan hau erromantizismoko barruan kokatu behar da eta Parisen, Louvre museoan, erakusten da. Lan honek inpresionisten artean eragin handia izan zuen. Lana zaldien tratularia zen Adam Elmorentzat egin zuen.[1]
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Théodore Géricault ekitazioaren zale amorratua zen eta horren aztarna margolan honetan ikus dezakegu. Hemen gaur egun oraindik mundu osoan ezaguna den [[Epsom and Ewell|Epsom]go derbia jaso zuen. Zaldi-lasterketa hori urtero ekainaren lehenengo asteburuan egiten da, Ingalaterrako Epsom Downs hipodromoan, Surreyn. Derbi honi buruzko lehenengo dokumentazio ezaguna 1661koa da eta horrek duen tradizioa garbi asko erakusten du. Géricaultek lan hau Ingalaterran egon zen garaian egin zuen, Le Radeau de la Méduse (Medusaren almadia) egin eta bi urtetara. Dirudienez, zaldi-lasterketa batean, ekaitz gogor bat egin zuen eta hori izan zen, hain zuzen, Géricaultek islatu nahi izan zuen giro elektrikoa.
Egilearen atentzio guztia zaldiengan dago jarrita; haien gainean eta azpian, zerua zein lurra mantxa batzuk besterik ez dira. Horrek lastertasunaren sentzazioa ematen du.[2]Koloreak indartsuak dira, bestetik, intentsoak. Belarraren berdea fantasmagorikoa da eta, aldiz, zeruaren koloreek ekaitzaren indarra azaltzen dute.
Objetiboki ikusita margolana ez da batere errealista: zaldiek ez dute lurra ikutzen, airean egongo balira bezala; guztiak lauhazkaz daude eta une berean. Gaur egun, argazkilaritzari esker, jakin badakigu zaldiek inoiz ez dituztela lau hankak tentsioan eta datu hori lanaren errealismo faltaren ezaugarritzat erabili izan da. Dena dela, marrazkia zehaztasun guztiez egina dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://cartelfr.louvre.fr/cartelfr/visite?srv=car_not_frame&idNotice=15359
- ↑ Bárbara Eschenburg e Ingeborg Güssow: "El Romanticismo y el Realismo", Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 427 or, ISBN 3-8228-4744-
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Margolanari buruzko komentarioa.