Deslokalizazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, deslokalizazio edo deskokatzea lantegi baten leku-aldaketari deitzen zaio, lantegi berriko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen dena. Kapitalismoak ekarri duen globalizazioarekin batera, multinazionalek maiz hartzen dituzten erabakiak dira deslokalizazioak, gehienetan herrialde garatuetatik garatu bidean dauden herrialdeetara, herrialde hauetako lan-kostuak merkeagoak izaten baitira.

Lan kostuetaz gainera, deslokalizazioa erabakitzeko enpresek kontuan hartzen dituzten irizpideak hauek izan daitezke:

  • azpiegitura egokiagoak,
  • inguru teknologiko garatuagoa,
  • bertako merkatuen erakargarritasuna, ...

Deslokalizazioak eztabaidatsuak izaten dira, dakarten lanpostu-galeragatik eta askotan, aurretik jatorrizko herrialdeko gobernuaren aldetik diru-laguntzak edo bestelako hobariak jaso dituzten enpresek egiten dituztelako. Momentuan irabazi nahikoak dituzten enpresek burutu dituzten deslokalizazioak ere salatu izan dira.

Gaur egun, Europako ekialdeko herrialdeak eta Asiako batzuk dira deslokalizazioen onuradunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]