Desoreka (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Desoreka
Datuak
JatorriaLezo(Gipuzkoa)
Musika motaNu Metal, Rock...
Urteak2000 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak
Taldekideak
Ibon Salaberria
Iker Alzola
Iker "Martix"
Urko "Txitu"
Iraitz Montalban
Lehengo taldekideak
Asier "Suspe"
Informazio gehigarria
http://www.desoreka.com/
Musikasten: desoreka

Desoreka 2000. urtean Lezon (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Garai artan, Iker Alzola, Ibon Salaberria, Asier Suspe eta Iker Martix elkartu ziren proiektu berri bat sortzeko. Beranduago Urko Txitu (ahotsa) elkartu zitzaien.[1]

Aurretik beste esperientzia batzuetatik datoz eta influentzia oso zabalak dituzte. Musika mota konkretu batetik baino, askotatik edaten duen taldea da Desoreka.

2005eko azaroan argitaratu zuten euren lehen lan luzea. Iraupen luzeko lehen disko honetan metal eta rock gogorra, 70. hamarkadako erritmo funky-ekin uztartzen ziren. 2008an bigarren diska bat atera zuten Oihuka disketxearekin. Ordurako baxu berria zuten, Iraitz Montalban.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibon Salaberria (gitarra).
  • Iker Alzola (gitarra)
  • Iker “Martix” (bateria)
  • Urko “Txitu” (ahotsa)
  • Asier “Suspe” (baxua).
  • Iraitz Montalban (baxua).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Desoreka. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.