Gaztelupeko Hotsak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelupeko Hotsak
Sortze urtea 1990
Egoera Aktiboa
Generoa(k) jazz
blues
pop
rock
Jatorrizko herrialdea  EH
Kokapena Soraluze, Gipuzkoa
Webgune ofiziala http://www.hotsak.com/Label

Gaztelupeko Hotsak 1995ean sortutako euskal diskoetxea da,[1] oso espektro zabaleko musika garaikidearen estiloak biltzen dituena, bai euskarazko baita beste hizkuntza batzuetako lanak argitaratuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea 1995ean sortu zuten blues musikaren beste zale batzuek, horien artean Jose Felix Azkarate 'Xarra' zela. Soraluzeko (Gipuzkoa) Gaztelupe tabernan hainbat urtez kontzertuak antolatzen aritu ondoren, euren gustuko musikarien diskoak argitaratzeko bideari ekin zioten, Jose Luis Otamendi poetak asmatutako izena hartuta. Ñaco Goñi ahoko soinu jotzaile madrildarraren bakarkako lehen diskoa izan zen kaleratu zuen lehena. Harrezkero Xarra eta Ubane Uzin izan dira zigiluaren arduradunak.


Nagusiki bluesa jorratu du diskoetxeak hasieratik, baina ibilian ibiliaz beste hainbat estilotara zabaldu du esparrua: pop musika (Bide Ertzean, Txuma Murugarren, Rafa Rueda...), rocka (Fjord, Bidebat, UEK, Petti, Sexty Sexers...), trikitia (Joseba Tapia...), doinu mestizoak (Karidadeko Benta, Mal de Ojo...), kantagintza (Morau, Mikel Urdangarin, Rogelio Botanz...), dantzarako musika (Mamba Beat)...

Diskoetxea sendotuz joan ahala, egitasmo berriak jarri ditu martxan: Errabal zigiluan, Euskal Herriko nahiz kanpoko jazz musikarien diskoak kaleratzen ditu; Irungo Bloody Mary disko dendarekin batera, Bloody Hotsak sortu du, rock-and-rolleko diskoak eta biniloak argitaratzeko; eta, berriki, Dantza Baltza saila estreinatu du, musika elektronikoa eta dantzarako musika jorratzeko.

Horrez gain, Paper Hotsak liburu sailean, musikari buruzko liburuak argitaratzen ditu. Besteak beste, Itoiz, Jotakie, Bap!!, The Clash, Public Enemy, Elliott Murphy, Rory Gallagher eta Morrisseyren biografiak kaleratu ditu orain arte, Bosgarren Haria bilduman.

Artista batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belceblues | Bide Ertzean | Los Coronas | Esne Beltza | Joserra Senperena | Kokein | Mikel Urdangarin | Morau | Petti | Rogelio Botanz | Sexty Sexers | Surfin Kaos | Tapia eta Leturia | Txuma Murugarren | UEK |

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]