Desulfococcus
Desulfococcus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacteria |
Filuma | Proteobacteria |
Klasea | Deltaproteobacteria |
Ordena | Desulfobacterales |
Familia | Desulfobacteraceae |
Generoa | Desulfococcus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Desulfococcus generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, anaerobio hertsiak direnak. Mugikorra da eta mikroskopioan ikusita koko itxurakoa. Desulfococcaceae familiako genero garrantzitsuena da.
Desulfococcus guztiak sulfato-erreduktoreak dira. Arnasketa anaerobioa egiten dutenean, sulfatoa (SO42−) erabiltzen dute elektroien azken hartzaile gisa:
SO42- → SH2
Genero honetako bakterioek gantz-azidoak oxidatzen dituzte (azetatoa, bereziki) energia lortzeko, eta sulfatoa erabiltzen dute elektroien azken hartzaile gisa [1].
Itsas-sedimentuetan bizi dira genero honetako bakterioak, ingurune oso anaerobioak baitira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 498 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1