Deutschland (1933)
Deutschland (1933) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Deutsche Werke (en) |
Ekoizpen-lekua | Kiel |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1929ko otsailaren 5a |
Inaugurazioa | 1931ko maiatzaren 19a |
Kudeatzailea | Kriegsmarine |
Erregistro-herrialdea | Alemania |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 7,25 () × 20,69 () × 186 () m |
Erruna | 20,69 m |
Zingoa | 7,25 m |
Identifikazioa | |
Berezko-portua | Kiel |
Deutschland gurutzaontzi astun alemaniarra izan zen, poltsikoko korazatu gisa ere ezagutzen diren ontzi-klase baten burua. Bigarren Mundu Gerran, Alemania Naziko Kriegsmarinerekin lanean aritu . Weimarko Errepublikako gobernuak eraikitzeko agindua eman ondoren, gila jarri zuten Kielgo Deutsche Werke ontziolan 1929ko otsailean, eta 1933ko apirilean osatu zuten. Jatorriz, Reichsmarinek korazatutako ontzi —panzerschiff— gisa sailkatua, 1940ko otsailean, Alemaniako itsas armadak klasetik bizirik atera ziren bi unitateak gurutzaontzi astun gisa birsailkatu zituen. 1940an izena aldatu zioten, Admiral Hipper klaseko Lützow gurutzaontzi astuna Sobietar Batasunari eman ondoren. Alemaniarrek Lützow izena jarri zioten Deutschlandi, eta sobietarrek Petropavlovsk izena Lützowi.
Gurutzaontzia Kriegsmarinerekin askotan hartu zuen parte, Espainiako gerra zibilean interbentzio-eza ziurtatzeko hainbat patruila barne. 1937ean Espainiako Errepublikak bonbaketariz eraso zuen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Ipar Atlantikoan nabigatzen ari zen, Aliatuen merkataritza-trafikoari aurre egiteko prest. Eguraldi txarrak bere misioa oztopatu zuen, eta Alemaniara itzuli aurretik ontzi batzuk bakarrik hondoratu edo harrapatu zituen. Orduan, Weserübung Operazioan parte hartu zuen, Norvegiaren inbasioan. Drøbak itsasarteko guduan kaltetua, Alemaniara itzuli zen konpontzera. Bidean zegoela, britainiar itsaspeko batek torpedeatu eta kalte handia egin zion.
Konponketak 1941eko martxoan amaitu ziren, eta, ondoren, Lützow Norvegiara itzuli zen Sobietar Batasunerantz zihoazen konboi aliatuen aurka hedatutako indarrekin elkartzeko. PQ 17 konboiari egin zion erasoan hondoa jo zuen, eta Alemaniara itzuli zen konpontzera. Hurrengo ekintza Barents itsasoko gudua izan zen, Admiral Hipper gurutzaontzi astunaren ondoan, JW 51B konboia suntsitu gabe amaitu zena. Motorren arazoak zirela eta, konponketa batzuk egin behar izan zituzten, eta, azkenean, berrikuspen osoa egin zuten 1943an. Ondoren, ontzia Baltiko itsasoan egon zen. Szczecin badia eta Baltikoa lotzen dituen Kaiserfahrt kanalean, 1945eko apirilean, RAFeko bonbardaketariek hondoratu zuten Lützow, artilleria-bateria gisa erabili zuten sobietarren aurka borrokatzen ziren alemaniar tropei euskarria emateko 1945eko maiatzaren 4ra arte. Egun horretan, tripulazioak desgaitu egin zuen. Sobietar Armadak berriro atera zuen itsas-hondotik 1947an, eta hurrengo bi urteetan desegin zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Deutschland klaseko gurutzaontziak
- Kielen eraikitako itsasontziak
- 1933ko itsasontziak
- Bigarren Mundu Gerrako Alemaniako gurutzaontziak
- Bigarren Mundu Gerran Baltikoan hondoratutako itsasontziak
- Alemania-Sobietar Batasuna harremanak
- Espainiako Gerra Zibileko itsasontziak
- Alemania Naziaren unitate eta formazio militarrak Espainiako Gerra Zibilean
- Kriegsmarineren gurutzaontziak