Zingo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Itsasontziaren zingoa.

Nautikan, zingoa ontzi batek flotazio-lerroaren eta gilaren artean duen distantzia bertikalari esaten zaio, kroskoaren lodiera barne hartuta.[1]

Itsasontzi baten zingoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txopako zingoa: txopako perpendikularrean neurtzen dena.
  • Brankako zingoa: gauza bera, brankan.
  • Batez besteko zingoa: grabitate zentruan neurtutako zingoa.

Neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziak 70 edo 80 metrotako luzera gainditzen duenean, errun maximoko puntuan zingo eskala bat ezarri ohi da, dezimetroetan neurtua (zenbaki bikoitiak bakarrik errepresentatuz) edo bestela oinetan (bakoitiak eta bikoitiak, zenbaki erromatarrekin). Eskala hauetan, zenbakiaren oina da zingoa markatzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «PARTES DEL BARCO, ESLORA, MANGA, CALADO PUNTAL, FRANCOBORDO, ASIENTO» SailandTrip 2014-01-14 . Noiz kontsultatua: 2019-01-26 .