Errun (nautika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nautikan, erruna ontzi baten zabalerari esaten zaio.[1]

Neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erruna banda batetik bestera neurtzen da (istribor eta ababor artean), ontziaren gunerik zabalenean. Eslorarekin gertatzen den bezala, erruna ontziaren formaren arabera alda daiteke, edo neurri bat baino gehiago izan ditzake. Horretara, bereizi behar dira:

  • Errun maximoa: ontziak bandarik banda duen gunerik zabalena.
  • Flotazio erruna: ontziaren flotazio-marran neurtzen dena.
Ontziaren dimentsio transbersala.

Nabigazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errunak ontziaren egonkortasunean eta aurrera egiteko erresistentzian eragin zuzena du: zenbat eta ontzia zabalago, hainbat eta egonkorragoa da; baina era berean, aurrera egiteko erresistentzia handiagoa gainditu behar du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «errun - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  2. «Influencia de las formas en la estabilidad» http://www.diseñovelerosmaltiempo.com/ (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 26a).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]