Diana Sacayán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diana Sacayán
Flor-Capella-Diana.jpg
Bizitza
Jaiotza Tucumángo probintzia1975eko abenduaren  31
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires2015eko urriaren  11 (39 urte)
Jarduerak
Jarduerak LGBT ekintzailea

Amancay Diana Sacayán (Tucumán, 1975eko abenduaren 31 - Buenos Aires, 2015eko urriaren 11) argentinar ekintzailea izan zen. Bere bizitzan zehar giza eskubideen eta Argentinako eta inguruko herrialdetako trabestien aintzatespen eta gizarteratzearen alde lan egin zuen.

2015eko urriaren 11n erail zuten. 2018ko ekainaren 18an Buenos Aires Hiriko 4. Aho Epaitegi Kriminalak bere hiltzailea zigortu zuen jurisprudentzia ezarri zuen ebazpen historikoa plazaratuz. Izan ere, Argentinako justiziak lehen aldiz, trabesti baten hilketa genero-nortasunarengatiko gorroto-krimentzat hartu baitzuen.