Dimitri from Paris
Dimitri from Paris | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dimitrios Yerasimos, Δημήτριος Γεράσιμος |
Jaiotza | Istanbul, 1963ko urriaren 1a (61 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Talde etnikoa | greziarra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | discjockeya, irrati-esataria, disko-ekoizlea eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | funk sanba Shibuya-kei (en) downtempo (en) jazza nu-disco (en) R&B garaikidea |
Diskoetxea | Yellow Productions |
dimitrifromparis.com | |
Dimitri from Paris (Istanbul, Turkia, 1963ko urriaren 1a) Dimitri Yerasimos musika ekoizle eta DJ frantziarraren izengoitia da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dimitrios Yerasimos Istanbulen jaio zen; gurasoak greziarrak ziren. 3 urterekin, bere familia Parisera joan zen bizitzera. Nerabe urtetan disko asko erosten ditu eta 17 urterekin DJ gisa musika-karrera egitea aukeratu zuen. Gaztea aldizka Wagram aretoan DJ gisa maiz izaten zen.
Radio FM en France irratian hasi zuen DJ ibilbidea, eta, ondoren, Skyrockera eta, azkenik, NRJra igaro zen, Frantziako irrati-kate nagusietako batera, 1986an. Bertan, Frantzian emandako house musikako lehen programa aurkeztu zuen. Lan horrekin batera, moda-etxeetako desfileetarako musika ekoiztu zuen, hala nola, Chanel, Jean-Paul Gaultier, Hermès eta Yves Saint Laurent. 1993 eta 1994 bitartean, bi EP argitaratu zituen bakarka, eta Yellow Productions La Yellow 357'' konpilatzen lagundu zuen.
1996an Dimitrik bere lehen iraupen luzea argitaratu zuen, Sacrebleu. Jazz, samba eta housetik hasi eta estilo ezberdinak sotilki nahastuz, Sacrebleuk 300.000 kopia saldu zituen mundu osoan, eta Mixmag aldizkariak urteko disko izendatu zuen. Disko honen ondoren, 2000. urtean, A Night at the Playboy Mansion eta Disco Forever, 2001ean, My Salsoul, 2002an, After the Playboy Mansion eta, 2003an, Cruising Attitude daude. Gainera, bere ibilbidean zehar, Dimitrik ehunka artista ezberdinen grabazioak nahastu ditu, besteak beste, the Brand New Heavies, Étienne Daho, New Order, Björk eta Venezuelako Los Amigos Invisibles taldearenak.
2009ko maiatzean, Night Dubbin izeneko bilduma kaleratu zuen, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako eta laurogeiko hamarkadaren hasierako dantza-musikako hiru disko biltzen dituena.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sacrebleu, 1996
- Cruising Attitude, 2003
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Night at the Playboy Mansion, 2000
- Disco Forever, 2000
- My Salsoul, 2001
- After the Playboy Mansion, 2002
- In the House, 2004
- Neko Mimi Mode, 2004
- TV Tokyo Animation Tsukuyomi–Moon Phase– Best Collection "Zenbu, Kikitakunacchatta…", 2005
- In the House of Love, 2006
- Cocktail Disco, 2007
- Return to the Playboy Mansion, 2008
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Albumak komentatuak.
- (Ingelesez):Dimitri from Paris All Music Guiden.
- (Ingelesez):DJ Dimitri from Paris club-night of note at Queen
- (Ingelesez):Dimitri From Paris Resident Advisor webgunean.