Disney Channel
Disney Channel | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | telebista kanala, espezialitatezko kanala, cable channel (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Disney Branded Television (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1983ko apirilaren 18a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Disney Channel Ameriketako Estatu Batuetako telebista kanal bat da. Disney Branded Televisionen ondasun bereizgarriena da, Disney Entertainment negozioko unitatea, segmentuko unitate bat, eta aldi berean, The Walt Disney Company-ren dibisio bat.[1]
1983ko apirilaren 18an, The Disney Channel izenarekin kable bidezko telebista-sistemetan ordainpeko kanal gisa merkaturatu zen. Hasiera batean familiei zuzendutako programazio bat bezala aurkezten zen, une hartako telebisten eskuragarritasuna zela eta. 1997an bere izenetik «The» hitza kendu eta Disney Channel izena hartu zuen. Ordutik, programazioa 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat zuzenduta egon da batez ere.[2] Kanalak haurrentzako estreinaldi-serie originalak, telefilma originalak eta zinema-aretoetan estreinatutakoak eta telebistarako aukeratutako beste programa batzuk emititzen ditu.
2023ko azaroan, Disney Channel ordainpeko telebista duten 70 milioi etxe ingurutan egon da eskuragarri Estatu Batuetan, 2011n izan zuen 100 milioi etxebizitzekin konparatuta, 30 milioi gutxiago.[3] Kanalaren nazioarteko aztarnak, 46 kanal izan zituenak 33 hizkuntzatan, Europako eta Asia-Pazifikoko zati gehienetan ere behera egin du, Disney+ merkaturatzearen eta beste streaming plataforma eta sare sozial batzuen lehiaren ondorioz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disney Channel goizeko 7etan eskuragarri jarri zen ordainpeko kanal bezala, Amerikako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko orduan, 1983ko apirilaren 18an, The Disney Channel izenarekin.[4][5] Kanalaren garapenak Alan Wagner presidente sortzailearen laguntza izan zuen, eta formalki adierazi zuen familiari zuzendutako bere kable bidezko kanala merkaturatu zuela 1983ko hasieran. Kanalak 16 orduko programazioa zuen egunean, 07:00etatik 23:00etara, Estatu Batuetako ekialdeko eta Ozeano Bareko Ordu eremuetan, eta AEBko 50 estatuetako kable bidezko hornitzaileentzat eskuragarri egon zen 1983ko irailean, eta urte horretako abenduan 611.000 abonatu baino gehiago zituen[4][6][7] 1983ko urrian, kanalak kable bidezko lehen filma estreinatu zuen, Tiger Town deiturikoa, eta CableACE saria eman zioten.[7] 1985eko urtarrilean, kanala errentagarria zen eta programazioak 1,75 milioi abonatu zituen.
1990eko irailean, Montgomeryko (Alabama) TCI sistemak eman zuen lehen aldiz Disney Channel oinarrizko kable zerbitzu bezala.[7] 1991tik 1996ra bitartean, gero eta kable bidezko telebista hornitzaile gehiago hasi ziren The Disney Channel aldatzen ordainpeko eskaintzatik oinarrizko mailara, aldi baterako edo betirako. Hala ere, Walt Disney Companyko exekutiboek kanala publizitatedun oinarrizko zerbitzu bihurtzeko edozein plan ukatu zuten, eta baieztatu zuten hornitzaile batzuen ordainpekotik oinarrizkora egindako aldaketak bost urteko estrategia «hibridoaren» parte zirela. Horrek hornitzaileei kanala edozein modutan eskaintzeko aukera ematen zien.[8][9][10] 1997ko apirilaren 6an, kanalak ofizialki Disney Channel izena hartu zuen, nahiz eta batzuetan 1997tik 2002ra «Disney» gisa merkaturatu zen.
Programazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen liburutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistarako filmak ere egin dira Disney Channelen emititzeko Disney Channel Premiere Films izenpean merkaturatu zenetik. Tiger Town estreinatu zen lehen filma izan zen, 1983an. 1997ko urrian utzi zioten «Premiere Films» izena erabiltzeari, eta ordutik aurrera «Disney Channel Original Movies» (DCOM) izena jarri zioten. Disney Channel Original Movie kategorian estreinatu zen lehen filma Under Wraps izan zen, Halloweenen inguruko filma, eta 1997ko urriaren 25ean eman zen lehen aldiz Disney Channelen.[11][12][13][14]
Ospeari eta laudorioei dagokienez, kanalaren jatorrizko film arrakastatsuena High School Musical 2 izan zen. 2007ko abuztuaren 17an estreinatu zen, eta 17,2 milioi ikusle izan zituen: kanalaren historian telebista-estreinaldian izandako audientzia handienaren egungo errekorra ezarri zuen.[15] High School Musical 2 filmaren ondoren, Disney Channel Original Movie-ren (DCOM) bigarren estreinaldirik arrakastatsuena Wizards of Waverly Place: The Movie filma izan zen, ondoren Camp Rock, Descendants 2, Princess Protection Program, Teen Beach Movie eta Jump In!.[16][17] Halaber, oinarrizko kable bidezko telebista saiorik ikusienaren errekorra ezarri zuen 2007ko abenduaren 3ra arte, orduan ESPN kate korporatiboak, NFLko New England Patriots eta Baltimore Ravens taldeen arteko partida bat eman baitzuen Monday Night Football programan eta 0,3 milioi ikusle gehiago lortu zuen (17,5 milioi ikusle). The Cheetah Girlsen frankizia mediatikoak ere arrakasta handia izan zuen merchandising eta kontzertu-biren salmentei eta soinu-banden albumei esker. 2003an estreinatu zen eta Disney Channelen lehen telefilma musikal originala izan zen; eta 84 milioi ikusle baino gehiagorekin estreinatu zen mundu osoan. Haren jarraipena 8,1 milioi ikusle estatubatuarrentzat estreinatu zen, eta, horrela, film-serieko arrakastarik handiena izan zuen. Izen bereko nesken taldeak 86 datako kontzertu-bira egin zuen, eta 2006ko 10 kontzertu-bira onenen artean sailkatu zen. Elvis Presleyk 1973an aurrez ezarritako Houstongo Rodeoko errekorra hautsi zuen, hiru minutuan 73.500 sarrerak agortu ondoren.
Telebistarako egindako jatorrizko filmez gain, Disney Channelek antzerkietan estreinatutako film luzeen eskubideak ditu, eta zinema-eskubide batzuk Freeform katearekin partekatzen ditu. Walt Disney Studios Motion Pictures (Walt Disney Pictures, Walt Disney Animation Studios eta Pixar) estreinatutako filmez gain, beste estudio batzuetako filmen eskubideak ere baditu kateak. Bagdasarian Productions-en film batzuk ere (The Chipmunk Adventure eta Alvin and the Chipmunks Meet Frankenstein, esate baterako) Disney Channel-en eman dira, baina gehienak ez dira gaur egun Walt Disney Company-ren dibisio batekoak.
Erlazionatutako kanalak eta programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo kanalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disney Jr.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disney Jr. haurrentzat goizero ematen den programa tartea da. 1997ko apirilaren 6an Playhouse Disney merkaturatu zen, eta geroago Disney Channelen goizeko saio hori Disney Jr. bihurtu zen. 2010eko maiatzaren 26an Disney General Entertainment Contentek (momentu hartan Disney-ABC Television Group bezala ezaguna) iragarri zuen tartea egunero emango zela kable eta satelite bidezko kanaletan, eta, azkenean, 2012ko martxoaren 23an izan zuen estreinaldia.[4] Kanala iragarkirik gabekoa izango zen eta haurrentzako beste kable bidezko kanalekin lehiatuko zen, hala nola, Nick Jr. Channel eta Universal Kids kanalekin (aurretik PBS Kids Sprout eta ondoren Sprout izan ziren).[18] Kanalak Disney Channelen existitzen diren haurrentzako programen liburutegiko eta Walt Disney Pictures filmen liburutegiko programak ditu. Disney Junior merkaturatu zenean, Soapnet-ek (Disneyren kable bidezko telenobelen kanala) zeukan tartea hartu zuen, telenobela ikusleen beherakadak, eta eskatu ahalako bideoen, online streaming transmizioen eta bideo-grabagailu digitalen gorakadaren ondorioz, telenobelaren generoari eskainitako kanalaren beharra bertan behera utzi zuen. Kable hornitzaileak ez zeuden sarea uzteko prest, beraz, berehala atxiki zuten eta abonatuek zerbitzua bertan behera uztea saihestu zuten. Soapnetek operazio guztiak utzi zituen 2013ko abenduaren 31n.[19] Disney Channeleko Playhouse Disney tarteak Disney Junior izena hartu zuen 2011ko otsailaren 14an. Nahiz eta ahoskera berdina mantendu, izena laburtu zuten «Disney Jr.» 2024ko ekainaren 1ean. Disney-ABC Television Groupek Playhouse Disney izeneko katea emititu nahi izan zuen Estatu Batuetan 2001ean, baina nazioartean merkaturatu zen arren, ez zen inoiz gertatu.[20]
Disney XD
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disney XD 2009ko otsailaren 13an merkaturatu zen Toon Disneyren ondorengo bezala.[21] Kable eta satelite bidezko kanala da, hasiera batean 6 eta 14 urte bitarteko mutil gazteei bideratuta zegoen, baina beranduago neskak sartu zituen programazioan.[22] Kanalak Disney Channelen akzio eta komedia programak eta Toon Disneyren Jetix tarte zaharra aurkezten ditu, estreinaldiko programa original batzuekin eta saretik kanpo transmititutako programekin batera. Disney Channel eta Disney Junior kanalak ez bezala, Disney XD iragarkiak dituen zerbitzua da, Toon Disneyren antzera. Kanalak Disney.com webgunearekin zer ikusirik ez duen webgune txiki baten eta media erreproduzitzaile baten izen bera du, Disney Xtrem Digital esan nahi zuen, baina esaten da kanalak izenean duen «XD»-ak ez duela benetako esanahirik.[23]
Kanal zaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toon Disney: 1998ko apirilaren 18an merkaturatu zen, Disney Channel kanalaren 15. urteurrenean, eta 6-18 urte bitarteko umeei eta nerabeei bideratuta zegoen.[24] Kanalaren lehiakide nagusiak Cartoon Networkeko Warner Bros, Discovery eta Paramount Globaleko Nickelodeon ziren. Discovery, Time Warner edo Warner Media (Turner Broadcasting System enpresak ateratakoa) enpresaren eta Disovery Inc. enpresaren arteko fusio bat da. Paramount Global, aldiz, Viacom eta ViacomCBS hedabideen bertsio berri bat zen. Merkaturatu zenetik 1999ko irailera arte ez zuen iragarkirik izan, Disney Channel-en ez bezala. Kanalak Disney Television Animation (lehen Walt Disney Television) eta Disney Channeleko animaziozko ekoizpenen nahasketa ematen zuen, beste banatzaile batzuen programak, animaziozko filmak eta jatorrizko programazioa. 2004ean, kanalak 7 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako gaueko programa tarte bat emititu zuen. Jetix deitu zioten, animaziozko eta irudi errealeko akziozko telesaiak emititzen zituzten. Toon Disneyren lehenengo urtean, Disney Channelek Toon Disneyk zeukan programazioaren eredu bat eskaintzen zuen igande gauetan interesa zeukaten harpidedunentzat. Kanalaren ondorengoa, Disney XD, 2009ko otsailaren 13an merkaturatu zen. Kate hau ere umeei bideratuta dago, eta programazio zabalagoa eskaintzen du, baina irudi errealeko programetan jartzen du arreta handiena.
- Jetix: Toon Disneyren programa tarte bezala merkaturatu zen Estatu Batuetan 2004ko otsailaren 14ean, Cartoon Networken Toonami tartearekin leihatzeko, eta Europan 2004ko apirilean merkaturatu zen. 2004. urtearen amaieran, Jetix Fox Kids markaren munduko kanalak erabat ordezkatzen hasi zen; lehen bertsioa frantsesa izan zen 2004ko abuztuan, eta azkena bertsio alemana 2005eko ekainean.[25][26] Kanalaren ondorengoa, Disney XD, 2009ko otsailaren 13an merkaturatu zen, eta irudi errealeko programetan jartzen du arreta handiena.
- Jetix Play: Jetix Europe enpresaren jabetzakoa zen eta, eskualde batzuetan emititzen zen, hala nola Erdialdeko eta Ekialdeko Europan eta Ekialde Hurbilean. Kanala ofizialki 2005eko urtarrilaren 1ean merkaturatu zen, eta egunean 12 orduz egoten zen eskuragarri goizeko seietatik arratsaldeko seietara.[27] Jetix Play Jetix kanal nagusia baino ikusle gazteagoei bideratuta zegoen, batez ere BVS Entertainment (aurretik Saban Entertainment bezala ezaguna) eta Fox Kids Europe katalogoetako programazio artxibatua emititzen zuen. Lehenengo Playhouse Disney-k ordezkatu zuen eta beranduago Disney Jr.-ek herrialde gehienetan 2010ean.
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne Sweeney[28] Disney Channeleko zuzendaria izan zen 1996tik 2014ra, baina kritikari batzuek ez dute onartzen berak zuzendutako Disney Channelen marketin-estrategia.[29] Sweeneyren agindupean, Disney Channelen programazioa batez ere neska aurrenerabei eta nerabeei zuzendu zitzaien, eta animaziozko programazioa murriztu zuten.[30] Era berean, 2002an Walt aroko eta 90eko hamarkadaren aurretiko material guztia kendu izana kritikatu zen. Material horri eskainitako «Vault Disney» gaueko tartea kendu zen. Kanala 1983an sortu zenetik, gaueko tarte hori izan ohi zen programazioaren zatirik handiena.[31][32] 2008an, Sweeneyk azaldu zuen Disney Channel, telebista eta musika bidezko plataforma anitzeko marketin-estrategiaren ondorioz, «Walt Disney Companyren irabazien motor nagusia» izango zela.[32]
Kanalak, xede-audientziarentzat desegokiak diren gaiak dituzten kapituluak kendu ditu (eta kasu batzuetan berriro filmatu ditu), dela umoreagatik, dela bizitzaren gertaerekin bat etortzeagatik.
- 2008ko azaroan, «No, sugar, sugar» (Hanna Montana) kapituluan, Mitchel Musso-ren pertsonaiak, Oliver Okenek, 1 motako diabetesa duela aditzera ematen da. Emititu aurretik erretiratu zuten, gurasoek diabetikoen eta azukre-kontsumoaren irudikapenari buruz zituzten kexengatik.[33]
- 2011ko abenduan, Disney Channelek jatorrizko telesaietako bi kapitulu kendu zituen. Demi Lovato Twitterren kexatu zen elikaduraren nahasmenduei buruzko deskribapenak zirela eta. Erretiratutako kapituluak «Party It Up» (Shake it Up) eta «Colbie Caillat» (So Random!) izan ziren.[34][35]
- 2013ko maiatzean Disney Channelek «Quitting Cols Koala» (Jessie) erretiratu zuen gurasoen kezken ondorioz, eszena batean pertsonaia batek glutenik gabeko dieta jarraitzen zuen, eta pertsonaiak burlak jasotzen zituen horregatik.[36]
- 2023ko ekainaren 13an, Disney Branded Televisionek Primos telesaia irekitzeko sekuentzia abiarazi zuen.[37][38] Disney Channelen 2024ko uztailean estreinatu zen, eta sare sozialetan askotariko harrerak izan zituen, latinoen eta mexikarren aldetik ere.[39][40][41] Ikusle batzuek argudiatu zuten sekuentziak zenbait estereotipo negatibo zituela, pertsonaia batzuen izenez kexatu ziren eta adierazi zuten pertsonaia batzuen gaztelaniazko ahoskera ez zela zuzena.[42][43][44]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Low, Elaine. (2020-11-10). «Disney Reorganizes TV and Streaming Content Units Under Peter Rice» Variety (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ Disney Channels Worldwide Fact Sheet. .
- ↑ (Ingelesez) «U.S. cable network households (universe), 1990 - 2023» Wrestlenomics 2025-04-07 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ a b c «Times Daily - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Pittsburgh Post-Gazette - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ Grover, Ron. (1991). The Disney touch : how a daring management team revived an entertainment empire. Homewood, IL : Business One Irwin ISBN 978-1-55623-385-2. (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ a b c A Salute to Disney Channel: Disney Channel time line. (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Jones to offer Disney on basic tier in Fla. (Jones Intercable Inc.; The Disney Channel) - Multichannel News | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «More systems trying Disney on expanded basic. (The Disney Channel) - Multichannel News | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Marcus moves Disney.(Marcus Cable makes The Disney Channel part of its basic service; analysts wonder if Disney is planning major changes)(Brief Article) - Broadcasting & Cable | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ A Salute to Disney Channel: Disney Channel time line. (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «What Is The Best Disney Channel Original Movie Of All Time? Vote Now | News | MTV» web.archive.org 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Disney Channel Premiere Films» D23 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Under Wraps (television)» D23 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Schneider, Rick Kissell,Michael. (2007-08-18). «‘High School Musical 2’ aces test» Variety (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Highest-Rated Disney Channel Original Movie (DCOM) Premieres» List Challenges (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Crupi, Anthony. (2009-08-31). Disney's 'Wizards' Conjures Up 11.4 Million Viewers. (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Barnes, Brooks. (2010-05-26). «Preschool Programs Replace SOAPnet» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Disney's SOAPnet channel headed for the drain» Los Angeles Times 2013-11-09 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Play nice now.(Walt Disney Co. plans to introduce Playhouse Disney Channel)(Brief Article)(Statistical Data Included) - Broadcasting & Cable | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Disney XD Set to Launch on TV and Online - Targeted News Service | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Chmielewski, Dawn C.. (2008-08-07). «Enough with the girls, tween boys get their own brand of Disney love» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Disney to offer safe social site for kids. - Chicago Tribune (Chicago, IL) | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «DISNEY CHANNEL TO TAKE WING RUNNING 24 HOURS OF CARTOONS.(BUSINESS) - Daily News (Los Angeles, CA) | HighBeam Research» web.archive.org 2011-06-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Fox Kids Europe becomes Jetix to appeal to boys» www.campaignlive.co.uk (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ Jetix Europe NV. .
- ↑ Jetix Annual Review Report and Financial Statements. .
- ↑ «The Walt Disney Company - Anne Sweeney Executive Biography» web.archive.org 2004-11-12 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «The Walt Disney Company - Anne Sweeney Executive Biography» web.archive.org 2004-11-12 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Disney Expert Uses Science to Draw Boy Viewers» web.archive.org 2010-06-13 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Newspapers, Tribune. (2002-09-05). «Closing the `Vault’ leaves channel with no Disney» Chicago Tribune (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ a b «Disney's Evolving Business Model - National Business News - Portfolio.com» web.archive.org 2008-04-20 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «'Hannah Montana' episode on diabetes set to air on Disney Channel» New York Daily News (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Demi Lovato Slams Disney For Eating Disorder Joke» HuffPost 2011-12-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Demi Lovato Fans Upset Over Last Episode Of So Random | DisneyInfoNet» web.archive.org 2012-04-29 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «Mom: Disney show 'Jessie' ridicules kids with celiac disease» Pittsburgh Post-Gazette (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Lang, Jamie. (2023-06-15). «Disney Presents Packed TV Slate With Loads Of New Trailers And Images» Cartoon Brew (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Dar, Taimur. (2023-06-13). «Syndicated Comics» The Beat (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Andrés. (2023-06-16). «“Racista” y “llena de estereotipos”: ‘Primos’, la serie animada de Disney que ha molestado al público latinoamericano» El País México (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aristegui Noticias (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ El bochorno que Disney pudo evitar y tiene indignados a los latinoamericanos. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2023-06-16). “Primos” la nueva serie de Disney que Latinoamérica NO quiere. (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ «¿Por qué está causando polémica "Primos", la nueva serie de Disney? | El Heraldo de México» web.archive.org 2023-06-15 (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Bermudez, Justin. (2023-06-17). «Disney's 'Primos" Gets Un-Warm Welcome To The Family» Latin Times (Noiz kontsultatua: 2025-04-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |