The Walt Disney Company

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Walt Disney Company
The Walt Disney konpainia munduko medioen konglomeraturik handiena da
Mota Publikoa
Emandako tratua NYSE: DIS

DJIA Component S&P 100 Component S&P 500 Component

Industria Mass media

Entretenimendua

Aurrekariak Laugh-O-Gram Studio
Sorkuntza Urriak 16, 1923; duela 94 urte

Los Angeles, Estatu Batuak

Sortzaileak Walt Disney

Roy O. Disney

Bulegoak 500 South Buena Vista Street, Burbank, Kalifornia, Estatu Batuak
Zerbitzu area Worldwide
Key people Bob Iger (Chairman and CEO)
Produktuak Kablezko telebista, publizitatea, filmak, musika, bideo jokoak, parke tematikoak, emisioak, irratia, web atariak
Zerbitzuak Lizentziak
Diru-sarrerak US$55.137 billion (2017)
Diru-sarrera operatiboa US$14.775 billion (2017)
Irabazi garbia US$8.980 billion (2017)
Aktiboak guztira US$95.789 billion (2017)
Ondare garbia US$45.004 billion (2017)
Langile kopurua 199,000 (September 30, 2017)
Egitura zatitua
  • Walt Disney Studios
  • Disney Media Networks
  • Walt Disney Parks, Experiences and Consumer Products
  • Disney Direct-to-Consumer and International
Subsidiarioak Marvel Entertainment, LLC
Website www.thewaltdisneycompany.com

The Walt Disney Company (Disney bezala ezagutua) gaur egun munduan dagoen hedabide eta entretenimendu- korporaziorik handiena da. Korporazio bulegoak The Walt Disney Studios-en  kontzentratzen dira batez ere, Burbank-en, Kalifornia. Konpainia New York-eko boltsan dago 1991aren Maiatzetik eta Forbes-en arabera bere akzioak 2015eko Maiatzean 500 mila milioi dolarrekoak ziren.

1923ko Urriaren 26an Walt eta Roy Disney anaiek konpainia sortu zuten Ub Iwerks animatzailearekin batera. Hasieran Disney Brothers Cartoon Studio deitu zen eta izena aldatu zuen (The Walt Disney Studio and then Walt Disney Productions 1968rarte, non gaur egun ezagutzen dugun The Walt Disney Company izendatu zen. Bost urte geroago,1928an, Mickey Mouse-en lehen kortoa produzitu zuten pertsonai hau korporazioaren sinbolo  bihurtuz. 1937an enpresaren lehen larbumetraia estreinatu zen: Snow White and the Seven Dwarfs , eta filamren arrakastak errekonozimendu mundiala ekarri zion konpainiari zinemaren historiako klasiko batean bihurtuz.

Gaur egun Hollywood-eko estudiorik handienen jabe izateaz gain, hainbat telebista kanalen operadorea da. Hala nola, ABC eta ESPN. Baita Dsiney marka propioa duten kanal familiarrak : Disney Channel, Disney XD, Disney Junior eta Disney Cinemagic; eta irrati kateak: Radio Disney eta MTV Radio. Mundutik zehar hainbat parke tematiko ditu ere bai: 2017ko Maiatzaren 4ean konpainiak 21st Century Fox multinazionala erosi zuen, 20th Century Fox zinema produktora eta bere telebista kanalak lortuz 52.400 milioi dolarrengatik medioen munduko konglomeraturik handiena bihurtuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923-1950[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923 urtearen hasieran, Walt Disney animatzaileak Alice's Wonderland izeneko film laburra sortu zuen Kansas City-n, Missouri,. Bertan, Virginia Davis aktoreak hartu zuen parte umea zenean, animaziozko pertsonaiekin betra agerraraziz. M.J. Winkler produktorea Disney-rekin jarri zen kontaktuan Alice -en serie baten distribuziorako Disney bazkide bezala izanik. Urte berean, Walt eta Roy Disney-k Disney Brothers Cartoon estudioa sortu zuten. Alice desagertu ondoren Oswald the Lucky Rabbit marrazki animatuen seriea sortu zuen Oswald untziaren pertsonaiarekin. Seriea Winkler Pictures-ek zabaldu zuen, hasierako produktora berdinak. Baina distribuzioa egin zuen konpainiak Oswald hartu zuen Disney.-k diru gutxi irabaztea eraginez.

1928an, Oswald Lucky Rabbit-en galera berreskuratzeko, Disney-k Mortimer izeneko pertsonaia bat asmatu zuen Kaliforniarantz zihoan tren batean, marrazki sinple batzuk marraztuz. Pertsonai hau sagu bat zen, geroago Mickey Mouse izena hartu zuena. Ub Iwerkek Mickey Mouse-ren hasierako diseinua findu zuen eta1928ko azaroaren 18an kaleratu zen marrazki bizidun bezala Pat Powersen banaketa-konpainiaren bidez. Steamboat Willie -k ( kapituluaren izena) berehalako arrakasta izan zuen, ez soilik Mickey-ren izaeragatik, baizik eta soinu sinkronizatuarekin batera agertzen zen lehen marrazki biziduna izan zelako.

Animazioaren mugak gainditzeko asmoz ,Disney-k bere lehenengo film luzea ekoiztu zuen 1934an. Hiru urte ondoren Edurnezuri eta zazpi Ipotxak, estreinatu zuten 1937ko abenduan. Fimarekin irabazitako diruarekin Diney-k 210,000 m karratuko area bat erosi zuen estudio berriak eraikitzeko Burbank-en, Kalifornia. Estudioak filmak ekoizten jarraitu zuen: Pinocchio (1940), Fantasia (1940), Dumbo (1941), eta Bambi (1942). Baina bigarren mundu gerra hasi bezain laster, arazoak heldu ziren eta enpresak krisi bat bizi izan zuen.

1950-2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean Errauskine (Cinderella) filmarekin, konpainiak frogatu zuen animazio eta film luzeen merkatuan arrakasta zuela oraindik. Aldi berean, Alice in Wonderland (1951) eta Peter Pan (1953) kaleratu ziren.

1950eko hamarkadan, Walt Disney Productions-ek eta Coca-Cola Company-k Disney-ren telebistako lehen venture-a sortu zuten, NBC telebista-sarean emititu zena: An Hour in Wonderland. 1954ko urrian, ABC sareak estudioen lehenen telesailen katea abiarazi zuen: Disneyland, historian zehar primetime-ean denbora gehien mantendu zen telesaila bihurtuz. 1953ko Apirilaren 6an Walt Disneyk Retlaw Enterprises fundatu zen Disney-k bere izenaren eskubideen gaineko kontrol esklusiboa izateko., eta urte bat geroago, enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatzu zen.

Disneyland-en arrakasta aprobetxatuz, konpainiak parke tematiko bat irekitzeko ideia izan eta 1954ean Disneyland irekitzen da Anaheim-en , Kalifornian. Konpainiak lurrak erosi zituen Orlandon, Floridan eta Walt Disney World (Disney World edo The Florida Project izenez ezaguna). eraikitzen hasten da. 1971an ireki zen parkea.

1959an Sleeping Beauty (Loti ederra) filma kaleratu zen.

1964ean Mary Poppins filma estreinatu zen, benetako aktoreekin eginiko lehen Disney-ren luzemetraia, nahiz eta animaziozko piezak ere agertu filmean. Bi urte geroago, Walt Disney hil egin zen eta bere anaiak, Roy Disney, bere lekua hartu zuen.

1981an Kable bidezko kanal baten planak iragarri ziren eta bi urte geroago Disney Channel-en transmisioa hasi zen Estatu Batuetako kable sistemetan. Urte berean, Tokion Disneyland parke tematikoa irekitzen zen , Tokyo DisneySea, Japonian. Urte batzuk geroago, 1987an, konpainiak eta Frantziako gobernuak hitzarmen bat sinatu zuten lehenengo Disney Resort-a sortzeko Europan, Euro Disney proiektua hasten da. 1992an Euro Disney parke tematikoa ireki zen Parisen, Frantzian, eta bi urte geroago izena aldatu zuen gaur egungo Disneyland Paris bihurtuz. 1988rako, konpainiak %20ean handitzen zituen diru-sarrerak urtero.

1989an The Little Mermaid filma kaleratu zen eta 1991an The Beauty and the Beast, Oscar sarietan film onenaren kategorian nominazio bat lortu zuen lehen pelikula animatua bihurtuz. Urte berean, konpainia Nwe York-eko baloreen boltsan sartu zen da.

90. hamarkadan ere estreinatu ziren Aladdin (1992) eta The Lion King (1994). Azken honi esker Elton John artistak abesti onaren Oscar saria eskuratzen du Can you Feel The Love Tonight abestia konposatzeagatik.

1995eko Urrian, Michael Ovitz bihurtu zen konpainiaren presidente , Disney-k Pixar Animation Studios- ekin hitzarmen bat sinatuz Toy Story filma sortzeko, historian zehar irabazirik handienak izan dituen filmetako bat. 1998an beste 5 filme sortzeko kontratu bat egin uen Disney-k Pixarrekin ere bai. 1999an Tarzan estreinatu zen.

2000tik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean, Robert Iger-ek hartu zuen konpainiaren kontrola presidentearen eta COO-aren postuak okupatuz. Urte berean, Disney Channel telebista kanala estreinatu zen Espainian eta Latinoamerikan.

2001 urtean Fox Family World Wide konpainia erosteko saiakerak egin zituen Disney-k, eta hurrengo urtean konpainia guztiz erostea lortu zen ABC Worldwide izen berria ezarriz. 2003an, Roy Disney-k mahai direktiboan zuen postua utzi zuen beste jabeekin izandako desadostasunengatik Horren ondoren, Comcast multinazionalak konpainia erosten saiatu zen , baina ez zen saldua izan.

2006. urteak irabazi asko ekarri zizkion Disney-ri: urtarrilaren 25ean, Disney Pixar Animation Studios erosi zuten 7.4 milioi dolarren truke Steve Jobs enpresaren akzionista boteretsuena bilakatuz (2011an hil egin zen) Otsailaren 7an, Disney-k Mickey baino lehengo sorturiko bere lehen pertsonaiaren , Oswald The Lucky Rabbit, eskubideak berreskuratu zituen NBC Universal-ekin eginiko hitzarmen baten bidez. Disney Channel katean High School Musical estreinatu zen, Disney Channel Movies-eko filmik onena bihurtuz eta baita Hannah Montana telesaila, Disney Channel serierik arrakastatsuena eta kateari irabazi gehien eman dizkiona orain arte.

2009an, enpresak 4000 milioi dolarrengatik Marvel Entertainment erosiko zuela iragarri zuen, Marvel Universe-ko 5.000 karaktere-k Disney Enterprises Inc.-en propietate izatera pasatuz, haien artean: Los Vengadores., Hulk, Iron Man etab. Urte honetan aipatzekoa da ere Disney-k arraza afroamerikarra duen lehen printzesa sortu zuela: Tiana.

2010ean, Disneyk 3.791 milioi euroko erregistroa lortu zuen takillan, eta 2010eko Disney-ren historian zehar irabazi gehien izan zituen urtea bihurtu zen Enredados bezalako pelikulei esker, non Rapunzel 3 dimentsiotan ikus zitekeen lehen printzesa bihurtu zen. Baina record-a 2013an hautsi zen Toy Story 3 eta Alice in Wonderland filmekin, hauek izan baitziren urteko bi ikus-entzunezko pieza ikusienak zineetan.

2013an Frozen filma Walt Disney Animation Studios-en filmik arrakastatsuena bihurtu zen , King Leon gaindituz eta Broadway-en musikal bat izatea lortuz, Bob Iger enpresako presidentearen adierazpenen arabera.

Hurrengo urteetan hainbat live.action kaletaru ziren: Malefica 2014ean, El Libro de la Selva 2015ean eta The Beauty and The Beast 2016ean, arrakastatsuena.

2017an Disney-k Twenty-First Century Fox, Inc. eta 20th Century Fox erosi zituen 52.400 milioi dolarreko prezioan. Ersoketa hau historiakokordio komertzial handienetariko bat bihurtu da bai ordaindutako diru kopuru altuagatik eta baita The Walt Disney Company-k erosketa bakarrean lorturiko guztiarekin. Izan ere Foxek biltzen ditu: Avatar, eta Alien frankiziak , Star Wars, Titanic, Planet of the Apes, The Fantastic 4, X-Men eta Deadpool beste batzuen artean.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walt Disney Studio Entertainment[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Walt Disney Pictures
    • Walt Disney Studios Motion Pictures
    • Walt Disney Animation Studios
    • Pixar Animation Studios
    • Disneynature
    • Touchstone Pictures
    • DisneyToon Studios
    • Marvel Entertainment
    • Disney Family Studios
  • Disney Music Group
  • Walt Disney Theatrical
  • Walt Disney Television Animation
  • LucasFilm
  • Marvel Studios
  • 21st Century Fox

Disney-ABC Television Group[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aire
    • ABC
    • ABC News
    • Freeform
  • Cable/Satélite
    • Disney Channel
    • Disney Junior
    • Disney Cinemagic
    • ESPN
    • Disney XD
  • Radio
    • Radio Disney
    • MTV radio

Disney Parks y Resorts[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Disneyland 1955an sortua Anaheimen, Californian.
  • Walt Disney World 1971 an sortua Orlando, Floridan.
  • Tokyo Disney Resort fundado en 1983 en Tokio.
  • Animal Kingdom 1998an sortua Disney World-en.
  • Disney Cruise Line 1998an sortua Floridan.
  • Disneyland Paris 1992an sortua Parisen
  • Hong Kong Disneyland 2005 ean sortua Hong Kongen, Txinan.
  • Shanghai Disneyland Resort 2016an sortua Shanghain, Txinan.

Zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momentuko mahai direktiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Susan Arnold
  • John E. Bryson
  • John S. Chen
  • Judith L. Estrin
  • Robert Iger (CEO)
  • Fred H. Langhammer
  • Aylwin Lewis
  • Mónica Lozano
  • Robert Matschullat
  • John E. Pepper Jr. (presidente de la Mesa Directiva).
  • Orin C. Smith

Egituraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Walt Disney International - Andy Bird
  • Walt Disney Parks and Resorts - Jay Rasulo
    • Walt Disney Imagineering - Bruce Vaughn
      • Walt Disney Creative Entertainment - Anne Hamburger
  • Walt Disney Studios - Dick Cook
    • Walt Disney Animation Studios - Ed Catmull
    • Pixar Animation Studios - Ed Catmull
    • Buena Vista Music Group - Bob Cavallo
    • Walt Disney Motion Pictures Group - Oren Aviv
    • Walt Disney Theatrical - Thomas Schumacher
  • Disney Consumer Products - Andy Mooney
    • Disney-ABC Television Group - Anne Sweeney, Media Networks
    • ESPN - George Bodenheimer, Media Networks.

Mahaiko presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1945-1960: Walt Disney
  • 1964-1971: Roy O. Disney
  • 1971-1980: Donn Tatum
  • 1980-1983: E. Cardon Walker
  • 1983-1984: Raymond Watson
  • 1984-2004: Michael Eisner
  • 2004-2007: George Mitchell
  • 2007-presente: John E. Pepper Jr.

Zuzendari printzipalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1968-1971: Roy O. Disney
  • 1971-1976: Donn Tatum
  • 1976-1983: E. Cardon Walker
  • 1983-1984: Ron W. Miller
  • 1984-2005: Michael Eisner
  • 2005-presente: Robert Iger

Disney-ren presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1940-1945: Walt Disney
  • 1945-1968: Roy O. Disney
  • 1968-1971: Donn Tatum
  • 1971-1977: E. Cardon Walker
  • 1980-1984: Ron W. Miller
  • 1984-1994: Frank Wells
  • 1994-1995: Michael Eisner
  • 1995-1997: Michael Ovitz
  • 2000-2016: Jennifer Lichwarski
  • 2016-: Joe Does

Zuzendari exekutiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1968-1977: E. Cardon
  • 1977-1983: Ron W. Miller
  • 1984-1994: Frank Wells
  • 1994-2000: Michael Eisner
  • 2000- : Robert Iger

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Walt Disney Company Aldatu lotura Wikidatan