Edukira joan

Divi Kervella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Divi Kervella
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDivy Joseph Kervella
JaiotzaClamart1957ko otsailaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTrégastel2017ko abenduaren 28a (60 urte)
Familia
AitaFrañsez Kervella
AmaYvette Le Dret-Kervella
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
bretainiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Divy Joseph Kervella, Divi Kervella izenez ezagunagoa, (Clamart, 1957ko otsailaren 21aTrégastel, 2017ko abenduaren 28a[1]) bretainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria izan zen, Frañsez Kervella idazlearen semea.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzako liburu ugari itzuli zituen bretainierara. Bere azken lana Nikolazig e brezhoneg izan zen, Jean-Jacques Sempé eta René Goscinnyren Nikolas Txiki liburu bildumaren itzulpena[2]. Komikiak ere itzulti zituen: Tintinen abenturen lau atal, Asterixen bat eta Le Chat[3].

Lexikografiaren inguruko hainbat lan idatzi zituen, hala nola Vocabulaire argotique breton, eta 2005ean bretainierazko testuliburu bat argitaratu zuen Assimil argitaletxean.

Ofis Publik ar Brezhonegekin aritu zen elkarlanean, eta aldizka Bretainiako banderei buruzko artikuluak argitaratu zituen Bannieloù Breizh erakundearen Al Lumanidig aldizkarian. Erakunde horretako administrazio kontseiluko presidentea izan zen[4].

Patrick Prado antropologoaren arabera, Divi Kervella bretonologo onenetarikoa izan zen[5].

  • Emblèmes et symboles des bretons et des celtes (1998)
  • Le breton de poche (2001)
  • Légendaire celtique (2001)
  • Geriaoueg luc'hajoù ar brezhoneg, Vocabulaire argotique breton (2003)
  • Petit guide des noms de lieux bretons (2007)
  • Guide des drapeaux bretons et celtes (Mikael Bodlore-Penlaezekin batera, 2008)[6]
  • Atlas de Bretagne / Atlas Breizh (Mikael Bodlore-Penlaezekin batera, 2011)
  • Le breton sans peine (2015)
  • Parle-moi breton (2011)
  • Nikolazig e brezhoneg (itzulpena, 2013)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Langue bretonne : décès de Divi Kervella» Ouest-France 2018-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. (Frantsesez) Gourin, Didier. «Grâce à lui, le Petit Nicolas parle breton» Ouest-France 2013-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  3. (Frantsesez) Chevalier, Gwendal. «Gallo et breton: Complémentarité ou concurrence ?» Cahiers de sociolinguistique 12 (1): 75-109. 2008-04-01 ISSN 1273-6449..
  4. (Bretainieraz) «Bannieloù Breizh, dizoloit bed bannieloù Breizh, Gwenn ha du, Kroaz du, Erminig» Bannieloù Breizh jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-24) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  5. (Frantsesez) «Comptes rendus» Ethnologie française 36 (3): 557. ISSN 0046-2616. (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  6. (Frantsesez) «Drapeaux. Un guide pour 550 flammes bretonnes» Le Télégramme 2008-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-30) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]