Djaili Amadou Amal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Djaili Amadou Amal

Bizitza
JaiotzaMarua, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Kamerun
Familia
Ezkontidea(k)Badiadji Horretowdo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaHonoris Causa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta feminista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Djaili Amadou Amal (Diamaré, Kamerun, Afrika erdi-mendebaldea , 1975) kamerundar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulani kulturakoa, Diamaren jaioa, Kamerungo iparraldeko muturrean. Maroua eskualdeko hiri nagusian hazi zen. Fulani kulturari buruz idatzi du. Bere lanetan Fulani gizarteko emakumeen arazoei aurre egiten die, baita bere eskualdeko arazo sozialei ere, Saheli, bereziki emakumeen aurkako diskriminazioari. Walaande izeneko bere eleberrian, ezkontza-batasuna aipatzeko fula hizkuntzako hitza denak, poligamia praktikatzen duten fulandarren arteko poligamiaren gaia jorratzen du.[1]

Walaandek lau emazteren istorioa kontatzen du: "Senar bat partekatzeko artea"z.[2]

Beste eleberrietako beste bi Mistiriijo eta La Mangeuse d'âmes dira.

Gehienbat frantsesez idazten du.

2012an, Kamerungo "Femmes du Sahel" elkartea sortu zuen, ezkontza goiztiarraren eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka borrokatzeko eta Kamerunen iparraldeko emakumeen garapena eta hezkuntza bultzatzeko helburua duena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Louabalbé, Prospère. Djaili Amadou Amal, la voix des femmes sans voix. Le Septentrion.
  2. Thierry, Raphaël. Walaande, l'art de partager un mari. Africultures.
  3. «Femmes du Sahel» www.femmesdusahel.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]