Dolby Theatre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dolby Theatre
Dolby Theatre
Dolby Theatre v2.jpg
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Charter cityLos Angeles
Helbidea Hollywood Boulevard , 6801
Koordenatuak 34° 06′ 10″ N, 118° 20′ 25″ W / 34.102777777778°N,118.34027777778°W / 34.102777777778; -118.34027777778Koordenatuak: 34° 06′ 10″ N, 118° 20′ 25″ W / 34.102777777778°N,118.34027777778°W / 34.102777777778; -118.34027777778
Historia eta erabilera
Irekiera2001-11-09
Izenaren jatorria Dolby Surround Itzuli
Kodak
Edukiera 3.332
Arkitektura
Arkitektoa David Rockwell
Webgune ofiziala

Dolby Theatre (lehenago Kodak Theatre) Hollywood and Highland Center aisialdi-eremuan dagoen antzokia da, Los Angeleseko Hollywood barrutian, Kalifornian.

2001eko azaroaren 9an zabaldu zenetik, antzokia Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiaren Oscar Sarien ekitaldien egoitza izan da; 2002ko martxoan ospatu ziren Oscarrak lehen aldiz Dolby Theatren, ordundik ekitaldiaren lehen egoitza iraunkorra bilakatu delarik. Rockwell Group estudioak ekitaldi honetarako apropos diseinatu zuen antzokia, David Rockwell arkitektoaren gidaritzapean. Urtean zehar, gainontzeko hilabeteetan, kontzertuak, Broadwayko musikalak, dantza eta opera emanaldiak, emanaldi sinfonikoak, eta bestelako ekitaldiak ospatzen dira bertan.

Zuzeneko telebista emankizunetan pentsatuz egin zuten antzokiaren diseinua, tokiko ikuslegoak kameren ikuspegia ostopatzea saihesteko xedearekin. 3.400 ikuslentzat gorako lekua dauka, besaulki-patioa eta hiru solairuen artean, eta AEBko antzestoki handienetako bat dauka (36.5x27.5 metro). Antzestoki atzean kokatzen den prentsa-aretoak 1.500 kazetari baino gehiagorentzat lekua dauka. Eraikitzeko 500 milioi dolar baino gehiago inbestitu ziren, eta hauetatik 75 Kodak etxeak ordaindu zituen antzokiak bere izena eraman zezan. Antzokia Los Angeleseko hiriaren jabetza da, eta sarien gauerako Akademiak alokatzen du.

Sarrera nagusiaren zutabeak ditu aldamenetan, eta zutabe hauetan 1928tik Film onenaren Oscar Saria irabazi duten lanen izenburua agertzen da, etorkizuneko irabazleentzat leku huts batzuk gorde direlarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dolby Theatre Aldatu lotura Wikidatan