Dolores Prida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolores Prida

Bizitza
JaiotzaCaibarién (en) Itzuli1943ko irailaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2013ko urtarrilaren 20a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaHunter College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, kazetaria, antzerkigilea eta zutabegilea

Dolores Prida (Cabairién, Kuba, 1943ko irailaren 5aNew York, AEB, 2013ko urtarrilaren 20a) kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea izan zen. El Diario La Prensa egunkariko asteroko zutabe batean idazten zuen. Latina aldizkarian eta New York Daily News-en ere lagundu zuen. Latinan bere "Dolores Dice" ("Doloresek dio" gaztelaniaz) zutabea idatzi zuen. Prida Latina aldizkariko kide sortzailea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolores Prida 1943ko irailaren 5ean jaio zen Kubako Cabairiénen. Hiru seme-alabetatik zaharrena zen. Bi ahizpa zituen, Lourdes eta Maria. Nerabea zela, poesia eta istorio laburrak idatzi zituen Pridak. Kubako Iraultza amaitu eta gutxira, bere aita Estatu Batuetara joan zen, itsasontzi batean ihesi. 1961ean, aita joan eta bi urtera, Pridak, bere amak eta bi ahizpek Kuba utzi zuten. Familia New York hirian finkatu zen. Prida New York hirian bizi izan zen bere bizitza osoan. Hunter College-ra joan zen, okindegi batean lan egiten zuen bitartean, gaueko eskolak hartuz. Geroago argitalpen industrian sartu eta kazetari bihurtu zen.[2]

1970eko eta 1980ko hamarkadetan Nuestro aldizkariko zuzendari nagusia, El Tiempo aldizkariko zuzendari kudeatzailea, Visión aldizkariaren New Yorkeko korrespontsala, Puerto Ricoko Foro Nazionaleko informazio zerbitzuen zuzendaria, Nazioarteko Arte Harremanen (INTAR) literatur zuzendaria, eta Arte Hispanikoen Elkartearen (AHA) argitalpen zuzendaria izan zen.[2]

Pridak 1977an argitaratu zuen bere lehen antzezlana. Antzerkigintzagatik 1976an Literaturarako Cintas Fellowship Saria, 1976an Antzerkigintzarako Creative Artistic Public Service Saria eta 1987an Excellence in Arts Saria irabazi zituen. Manhattan barrutiko lehendakariak hirugarren saria eman zion. Mount Holyoke College-k ohorezko titulua eman zion, Giza Zientzietan Doktorea, 1989an. Bere lanik ezagunena "Coser y Cantar" da, She eta Ella izeneko bi pertsonaiaren bakarrizketa.[2]

1998an Pridak Latina aldizkariaren aholku zutabearen kontrola hartu zuen.[1][2] Bere zutabeak katedra ezarri zuen emakumeen eta latindar balioen orientazioan eta aldarrikapenean Estatu Batuetan.[3]

Dolores Pridaren lanak bere posizionamendu ideologikoki aurrerakoi eta feministaren berri ematen du. Jarrera hori inolako zalantzarik gabe agertzen da bere antzerki-idazkietan, non AEBetan bizi diren emakume latinoamerikarrek egunero jasaten dituzten arazoak azaltzen ditu.[4]

2013ko urtarrilaren 20an hil zen, New Yorkeko Mount Sinai ospitalean. Bere heriotzaren kausa oraindik ez da ezagutzen, eta bere familiak autopsia egiteko eskaera egin zuen.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beautiful Señoritas (1977)[5]
  • Beggars Soap Opera (1979)
  • Coser y cantar (1981)[6]
  • Pantallas (1986)
  • Botánica (1991)
  • Casa Propia (1999)
  • Four Guys Named José ... and una mujer named Maria (2000)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 37 poemas (1967)

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Literaturarako Cintas Fellowship Saria. 1976
  • Creative Artistic Public Service Saria. 1976
  • Excellence in Arts Saria. 1987
  • Mount Holyoke College-ko ohorezko titulua, Giza Zientzietan Doktorea. 1989

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b CNN, By Catherine E. Shoichet. «Dolores Prida, Latina 'Dear Abby,' dies» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «Dolores Prida» paraquetuveas (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. (Gaztelaniaz) Fallece la dramaturga y periodista Dolores Prida – Café Fuerte. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  4. (Gaztelaniaz) El Teatro de Dolores Prida | Revista con la A. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Prida, Dolores. (2017-01-03). Beautiful Señoritas & Other Plays. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  6. «Coser y Cantar» Dolores Prida (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]