Dom Pérignon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dom Pérignonen irudia.

Dom Pierre Pérignon (1638ko abendua/1639ko urtarrila, Sainte-Menehould, Frantziako Erresuma - 1715eko irailaren 14a, Hautvillersko San Petriren abadia) frantziar beneditar fraide bat izan zen. Frantziako Champagne eskualdean jaio zen eta gaur egun oso ospetsua den xanpaina (irakindako ardo aparduna) ekoizteko metodoaren sortzailetzat jo ohi da.

Fraide honen izenarekin gaur egun aski ezaguna den Moët & Chandon etxeko Dom Pérignon xanpaina izendatu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1657an Pierrek 19 urte zituela, Verdun udalerriko Saint-Vanne et Saint-Hydulphe beneditar kongregazioan fraide sartzea erabaki zuen. Ondoren eta 1668. urtean zehar Hautvillers udalerrian dagoen Hautvillersko San Petriren abadiara lekualdatu zen. Bertan hil arteraino bizi eta abadiako sotoaren ardura izan zuen (hain zuzen ere, ardo ekoizpena gorde ohi zen lekua). Bere administrazioaren pean abadiak aurrera egin eta bere ardo ekoizpena bikoiztu egin zuen. Bere ohorez eta bere familiari zioten begirunea zela eta, senideak hiltzean, Dom Pérignondarrak abadeentzat bakarrik gordeta zegoen komentuko lursail batean ehortzi zituzten.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierrek, beharbada nahi gabe, chanpenoise metodoa sortzean eta sotoan gordeta zegoen botiletako ardoa dastatzean bere ingurukoei deituz honakoa erran omen zuen: Zatozte berehala, izarrak edaten ari naiz eta!, hain zuzen ere, ardoaren irakiteak sortutako burbuilei aipamen eginez.

Chanpenoise metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialariak Dom Pérignon chanpenoise metodoaren topatzailea izan ote zen ala ez adosteko ez datoz bat, halere, gehienek Hautvilliers abadian sortu zela eta Pierren eskutik jada usadiozkoa den edari goxoa honi hasiera eman zitzaiola ontzat jo ohi dute. Hain zuzen ere eta pentsamolde honen aldaera ezberdinak adierazteko, ondorengo loturetan jatorriarekiko iritzi ezberdinak agertzen dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]