Domingo Bordaberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Bordaberry» orritik birbideratua)
Domingo Bordaberri

Uruguaiko senataria

Bizitza
Jaiotza1889
Herrialdea Uruguai
Heriotza1952 (62/63 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaErrepublikaren Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Colorado Alderdia

Domingo R. Bordaberri Elizondo (Montevideo, Uruguai, 1889 - Ibidem, 1952) euskal uruguaitar abokatua, landa enpresaria, kazetaria eta agintari politikoa izan zen. Colorado alderdiko kide izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldekoak zituen gurasoak, Santiago Bordaberri eta Isabel Elizondo. Elisa Arozena Follerekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen: Domingo, Luis Ignacio, Juan María eta Elisa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikaren Unibertsitatean abokatu graduatu zen.

Politikaren alorrean, Riverismoaren baitan aritu zen eta senatari izatera iritsi zen. Nabarmena egin zen haren jarrera antibatllistagatik. Parlamentari gisa, aipatzeko da landa-kooperatiben inguruko 10.008 legea bultzatu zuelako, azkenik, 1941ean onartua izan zena. Horrez gain, Animalien eta Artilearen Ikerketa Institutuaren fundatzailea izan zen 1937an, eta bertan egin zen lehen aldiz Uruguaien intseminazio artifiziala. Landa Langilearen Estatutuaren sortzailea izan zen 1941ean.

Domingo Bordaberri kazetari bezala aritu zen ere. El Pueblo eta Diario Rural egunkarien jabea izan zen.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]