Don't be too CNN

Wikipedia, Entziklopedia askea

Don't be too CNN (txinera sinplifikatuz: 做人别太CNN) Mu Rong Suan abeslari txinatarrak abesturiko abestia da. Abestia, Tibeten 2008an egondako istiluetan CNN telebista kateak eta Europa eta Ameriketako Estatu Batuetako komunikabideen manipulazioa salatzeko kaleratu zen Txinako Herri Errepublikako hainbat webguneetan 2008ko apirilean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia, bideo moduan zabaldu zen eta bertan abestiaren abeslariaren argazkiak, Tibeti buruzkoak, eta Alemaniako eta Ameriketako Estatu Batuetako webgune ezberdinek Tibeten egondako istiluei buruzko argitaraturiko albisteen manipulazioaren adibideak agertzen dira.

Abestia 2008ko entzunenetakoa izan zen Txinako Herri Errepublikan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]