Don Pimpón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Don Pimpón
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Don Pimpón Barrio Sésamoko pertsonaia da, Alfonso Vallejo aktoreak interpretatua. 1980ko hamarkadako espainiar bertsioan Espinete edo Txema okina bezalako pertsonaiekin agertzen zen.

Jende askok uste du hontz bat irudikatzen zuela, baina pertsonaiaren diseinua Vallejoren beraren itxuran oinarritzen zen, aktoreak dioen bezala.[1][2]

Serieko pertsonaia bidaiaria zen. Bere lagunarekin, Kapurthala maisuarekin, mundu osoan zehar abenturak hasi eta auzora itzultzen zen, modu hezigarrian azaltzera.

Bakarlari gisa kantatu zuen abesti bakarra "La canción de Don Pimpón" izan zen.

Barrio Sésamoko pertsonaiak Jim Hensonen lantegietan sortzen ziren, eta Reyes anaiek mantendu zituzten, Electroduendes, La bola de cristal eta Los Muñegotes ere sortu zituztenak.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. vertele.eldiario.es. (11 de noviembre de 2014). «Se revela qué era Don Pimpón, uno de los grandes misterios de 'Barrio Sésamo'» vertele.
  2. a b «Alfonso Vallejo:» Sufridores en casa.
  3. «¿Cuál es el verdadero origen de Espinete?» La Vanguardia 26 de abril de 2018.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]