Jim Henson
| Jim Henson | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | James Maury Henson |
| Jaiotza | Greenville, 1936ko irailaren 24a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Manhattan, 1990eko maiatzaren 16a (53 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Shock toxikoaren sindromea organ dysfunction (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Jane Henson (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Marylandeko Unibertsitatea 1980) Zientziatan graduatua Northwestern High School (en) (1954 - |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | telebista zuzendaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, txotxongilolaria, aktorea, gidoilaria, animatzailea, telebista-ekoizlea eta errealizadorea |
| Altuera | 190 zentimetro |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Christian Science (en) |
Jim Henson (Greenville, Mississippi, 1936ko irailaren 24a - New York, 1990eko maiatzaren 16a) txotxongilo-diseinatzaile, zinema-zuzendari eta ikuskarien munduko enpresaburu estatubatuarra izan zen. Mugikortasun handiko oihalezko txotxongiloak egin zituen (1954) Estatu Batuetako telebistarentzat, muppets deituak. 1969an, bere txotxongilo-saioa, Sesame Street deitua, haurrentzako saioen izar bihurtu zen, eta saio hartako pertsonaia nagusiak oso ezagun egin ziren etxe guztietan: Bert eta Ernie, Big Bird, Kermit the Frog. The Muppet Show (1976-1981) saioa, Kermit igelaren eta Miss Piggy txerritxoaren gidaritzapean, ehun herrialde baino gehiagotan ikusi zen. Gero, Fraggle Rock saila sortu zuen, eta zenbait film egin zituen bere pertsonaia famatuekin: The Muppet Movie (1979), Kristal iluna (1982), Labyrinth (1986), Ninja dortokak (1990). Hil aurretik Walt Disney konpainiari saldu zizkion bere pertsonaien eskubideak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Mississippiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |