Donosti Sound
Itxura
Donosti Sound (euskaraz "Donostia Soinua") hiri honetan sortutako musika korronte desberdinak izendatzeko erabili izan den etiketa da.
1980ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etiketa hau Santi Ugarte ekoizleak asmatu zuen 1981ean, bere zigiluarekin (Shanti Records) maxi-single bi atera zituenean: bata Mogollon eta UHF taldeen artean konpartitua, eta bestea Puskarraren lau kanturekin. Punk-pop-new wave musika egiten zuten taldeak ziren, 1983 ingurura arte aritu zirenak.[1]
1990ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90ko hamarkada hasieran etiketa berriro erabiltzen hasi zen, kanporako proiekzio handiagoa izan zuten taldeekin (Aventuras de Kirlian, Le Mans, La Buena Vida, Family...).[2] Indie pop estiloko taldeak ziren, eta izendapen hau garai hartan bertan hedabideek berreskuratu zuten.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Spain, ROCKDELUX, Barcelona,. «Puskarra. "Puskarra 1980-1981". ROCKDELUX (2017)» ROCKDELUX (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Grupos Nacionales Nuevaola80: Puskarra» Grupos Nacionales Nuevaola80 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).