Edukira joan

Puskarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puskarra
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaPop, Punk, New wave, Ska
Urteak1978-1983
Produkzioa
Diskoetxea(k)Shanti Records, EMI, Subterfuge
Taldekideak
Jose Luis Argomaniz
Jose Luis Lanzagorta
Fernando Lanzagorta
Jose Luis Lopez
Javier Etxebeste
Discogs: 1630161 Edit the value on Wikidata

Puskarra 70-80ko hamarkadetako musika talde donostiarra izan zen.

Puskarra ("puzkerra" hitzaren aldaera dialektala) taldea 1978an hasi zen, kideek 19 urte inguru zutelarik,[1] eta Movida Madrileña delakoa hasi aurretik ere hirian ezagunak ziren. Ramones, Devo, Specials eta Costello erreferentziatzat hartuta, Puskarrak punk-pop-ska-new-wave itxurako musika egiten zuten, eta hurrengo musika talde belaunaldi arrakastatsuagorengan bere eragina nabarmena izan zen (“Rabia” kantuan jada “lehendakari” eta “txistulari” errima erabili zuten, gero Poch musikariak berreskuratuko zuena).[2]

Puskarra kide hauek osatzen zuten:[3]

  • Jose Luis Argomaniz (ahotsa).
  • Jose Luis Lanzagorta (gitarra).
  • Fernando Lanzagorta (baxua).
  • Jose Luis Lopez (bateria).
  • Javier Etxebeste (teklatuak).

“Donosti Sound”

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etiketa hau Santi Ugarte ekoizleak asmatu zuen 1981ean, bere zigiluarekin (Shanti Records) maxi-single bi atera zituenean: bata Mogollon eta UHF taldeen artean konpartitua, eta bestea Puskarraren lau kanturekin.[2] Hamarkada bat geroago, etiketa berriz erabiltzen hasiko zen kanporako proiekzio handiagoa izan zuten taldeekin (Aventuras de Kirlian, Le Mans, La Buena Vida, Family...).[3]

Bost urteko ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostia inguruko taldeen artean Puskarra arrakastatsuenetakoa izan zen, eta bere oihartzuna urrunera ailegatu zen; horren seinale da bi urte geroago EMI diskoetxe multinazionalak kontratatu izana.[3] Taldea 1983 inguruan desegin zen.[1]

“Puskarra” (Shanti Records, 1981)

  1. San Sebastián.
  2. La llave.
  3. Made in Japan.
  4. Nueva York.

“Mundo Moderno” (EMI, 1983)

A aldea

  1. Terrorista
  2. Rabia
  3. A mi baby violaré
  4. Voy bajando por la calle Urbieta
  5. Quiero ir a Hollywood
  6. No hay futuro
  7. El Guateque

B aldea

  1. Eres cine
  2. Fin de semana
  3. Oye mi nena
  4. Loco loco
  5. 1980
  6. En la ducha soy el rey del mundo
  7. Somos muy pequeñitos

Berrargitalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017 urtean, Subterfuge Records disketxeak Puskarraren diskografia berrargitaratu du, maketak eta zuzeneko grabaketa batzuk gehituta.[5][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «El rescate del primer Donosti Sound» El Diario Vasco 2017-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  2. a b Spain, ROCKDELUX, Barcelona,. «Puskarra. "Puskarra 1980-1981". ROCKDELUX (2017)» ROCKDELUX (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  3. a b c «Grupos Nacionales Nuevaola80: Puskarra» Grupos Nacionales Nuevaola80 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  4. a b Kulturklik. (). «'Puskarra'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  5. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-04-20). «Berri Txarrak, Aristogatos y Puskarra, la participación vasca en el RSD» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]