Donostiako itsas probintzia
Itxura
Donostiako itsas probintzia Gipuzkoako kostaldea barne hartzen duen itsas probintzia eta kostalde eremua da, Euskal kostaldean. Espainiako Estatuaren kostaldea osatzen duten 30 itsas probintzietako bat. Ekialdean, Ipar Euskal Herria eta Frantzia Estatuko kostaldearen mugan hasi eta mendebaldean Saturraranen amaitzen da, 2º 24´W longitudean. Ekialdean Ipar Euskal Herria eta Frantzia Estatuko kostaldea du, eta mendebaldean berriz Bilboko itsas probintzia.
Itsas probintzia honetako kapitaingoa Pasaian dago. Bertako porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da.
Ekialdetik mendebaldera honako itsas barruti hauetan banaturik dago:
- Hondarribia (SS-4): Ipar Euskal Herria eta Frantzia Estatuko kostaldearen mugatik Higer lurmuturrera.
- Pasaia (SS-1): Higer lurmuturretik Anarrira (Orio).
- Getaria (SS-3): Anarritik Saturraranera