Dormitaleria kalea
Itxura
| Kokapena | |
|---|---|
| Udalerria | Iruñea |
| Probintzia | |
| Herrialdea | |
Dormitaleria kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da. Izendapen hori izan zuen bertan bizi zelako Katedraleko abade edo apaizen gelez edo bizitokiez arduratzen zena, dormitalero zeritzana.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko katedralaren aurrealdean hasten da, bertan Nabarreria kalea eta Kuria kalearekin bat egiten du, eta ipar-mendebalde / hego-ekialdeko norantza jarraituz Joanes Albretekoa kalean amaitzen da, Labrit pilotalekua aurrez-aurre duela.
Gutxi gorabehera Compañia kalea, Merced kalea eta Barbazan Apezpikuaren ingurubidearekiko paraleloki doa. Xabier kalea, Merced kaleko adar batek eta Santa Maria plazako kalexka bat elkartzut ditu.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
