Doro (mitologia)
Doro (mitologia) | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Helen |
Ama | Orseis (en) |
Seme-alabak | Xanthippe (en) eta Tectamus (en) |
Anai-arrebak | Aiolos (en) eta Juto |
Doro (antzinako grezieraz Δῶρος) greziar mitologiako pertsonaia bat da, doriarren arbaso eponimotzat hartua.
Helenen eta Orseis ninfaren semerik gazteena zen, eta, beraz, Deukalionen biloba.
Parnaso mendira joan zen, non lehen komunitate doriarra sortu zuen. Beste iturri batzuk gehiago xehatzen dute Dororen emigrazioa, bere jaioterria zen Tesaliako Ftiatik Olinpo eta Osa mendien eskualdera joan zena, ondoren Pindo eskualdera, jarraian Eta mendira eta azkenik Peloponeson ezarri zen.
Doro izeneko beste batek, bere anaia Polipetes eta Laodokorekin batera Etolo hartu zuten apopilo, Foroneoren seme zen Apis istripuz hil ondoren ihesean zebilena. Hala ere, Etolok hil egin zituen eta euren erresuma konkistatu zuen, ondoren bere omenez Etolia deitua izan zena.