Dorre kobazulo­txoko hezurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorre kobazulo­txoko hezurra
Dorre kobazulotxoko hezurra.jpg
Egilea Ezezagun
Mugimendua Arte higigarri
Sorrera Paleolito
Materiala Hezurra
Neurriak cm

Dorre kobazulo­txoko hezurra Oiartzungo Dorre kobazulo­txoan aurkitutako Paleolitoko arte higigarri adibide bat da.

Zaz­pi irudi ditu kubito batean landuak, nahiz eta osoak ez izan, bi lerrotan kokatuak: goialdean, orein bat, zaldi bat eta ahuntz bat; behealdean, sarrio bat, uro bat, ahuntz bat eta antropomorfo bat.

Agerpen honen ondoan zeinu ugari azal­tzen dira animalia-irudiekin antolatuak. Pieza hau bere ingurune ar­keologikotik at azaldu da, kobazuloan historiaurreko aztarnategiren bat ba ote zegoen jakiteko azaleko miaketan ari zirela. Joxe Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak bere azter­ketan adierazi zutenez, Az­ken Madeleine aldiari dagokiona omen dirudi eta Pirinioen gaineko eskolarekin hobeto uztar­tzen omen da Santander eta Asturiaskoekin baino. Juan Maria Apellanizen ustez Isturi­tzeko azagaia baten egile berarena izan daiteke.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Apellaniz, J. M.. (1982). El arte prehistórico del Pais Vasco y de sus vecinos. Bilbo, 37 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]