Dotakon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dotakon
Jatorria
Argitaratze-data 1981
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa komediazko anime eta manga
Hizkuntza japoniera
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Kokusai Eiga-sha (en) Itzuli
[[Kategoria:Kokusai Eiga-sha (en) Itzuli ekoitzitako liburuak]]
Kanpo estekak

Dotakon (japonieraz めちゃっこドタコン edo Mechakko Dotakon eta ingelesez Mechanical Boy Dotakon) Yu Yamamotok sortutako 1981eko japoniar marrazki bizidun batzuk dira. Urte hartan bertan Fuji Television japoniar katean emititu zen. 1980ko hamarkadaren erdialdera ETB1 katean euskaraz emititu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dotakon anai-arrebik ez duen altzairuzko errobot nerabe bat da. Lehenbiziko ideia ahalmen bereziak zituen 8 urteko haur bat egitea zen, baina oso buruargia atera ez zitzaionez, Mitxiruk (nerabe sasi jakintsua) beste errobot bat diseinatu zuen: Dotakon. Errobot honek bere buruan kapela hegalari bat jantzia zeraman (Danbo), eta errobotaren borondatearen ahotsarekin bat ibili ohi zen. Gainera, Dotakon "hamar gizon baino idartsuagoa eta tximista baino azkarragoa zen", jantzia zeraman gabardina gailu ezberdin eta bitxiez beterik zuen, bere oinetakoak irristailu bilakatzen ziren, besteei karranpak emateko gai zen, eta bere belarriak erradar boteretsuak ziren...

Dotakonen inguruko lagun eta pertsonaiak honako hauek dira: txakur handi eta patxadatsu bat (Rufo), asmatzaile zahar eta ero bat (Maisua), bizilagun potzolo eta oso xaloa (Kapone), Dotakon maintemindurik duen neska irakasle gazte bat... Eta denbora iragan hala, Mitxiruk Txopinko sortuko du, arrautza-oskola itxurako kapela daraman 5 urteko neskatoa...

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an Xoxoa diskoetxeak "Tele-Kantak" kaleratu zuen. Bertan Dotakonen abestia zegoen euskaraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]