Dragoljub

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dragoljub (serbieraz: Драгољуб) eslaviar gizonezko ponte-izen bat da, serbiar talde etnikoko kideen artean erabiltzen dena.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoljub izena bi hitzen erroak elkartuz sortzen da. Alde batetik Drag- (драг) aurrizkiak "maitea" edo "maitatua" esan nahi du. Gramatikalki, "maitatua" edo "kuttuna" gizonezkoentzat "dragi" (драги) eta emakumezkoentzat "draga" (драга) esaten da. Serborkroazieraz badaude hitz honi erreferentzia egiten dioten izenak, adibidez gizonezko Dragan (Драган) eta Dragiša (Драгиша) eta emakumezko Dragana (Драгана) eta Dragica (Драгица) -eta baita ere antzeko edo eratorritako izen denak-.

Bestetik "-ljub" atzizkia (љуб) "maitatu" hitzaren erroa da. Serbieraz (serbokroazieraz), gramatikalki, "maitasun" "ljubav" (љубав) esaten da, eta "maitatu" "ljubiti" (љубити).

Dragoljub, beraz, pleonasmo bat da berez (hitz biren errepikapena onomastikan edo toponimian). Euskaraz "Maitasun kuttuna" edo "Maitasun laztana" izango zatekeen bere esanahia.

Dragoljub izena duten pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dragoljub Brnović (1963an jaioa), futbolaria.
  • Dragoljub Čirić (1935-2011), xakelaria.
  • Dragoljub Davidović (1946an jaioa), politikaria.
  • Dragoljub Janošević (1923-1993), xakelaria.
  • Dragoljub Jeremić (1978an jaioa), futbolaria.
  • Dragoljub Ljubičić (1962an jaioa), aktorea eta komediagilea.
  • Dragoljub Mićunović (1930ean jaioa), politikari liberala, sozialismoarekiko disidentea eta filosofoa.
  • Dragoljub Mihailović "Draža" (1893-1946), Serbiar eta Jugoslaviar Armadako militarra, txetnik mugimenduaren buruzagia.
  • Dragoljub Milisavljević (1951n jaioa), futbolaria.
  • Dragoljub Milošević (1929-2005), futbolaria eta futbol-entrenatzailea.
  • Dragoljub Minić (1936-2005), xakelaria.
  • Dragoljub Ojdanić (1941ean jaioa), Jugoslaviar Armadaburu ohia, eta Jugoslaviako defentsa ministro ohia.
  • Dragoljub Popović (1951n jaioa), epailea, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko kide.
  • Dragoljub Simonović (1972an jaioa), futbolaria eta futbol-entrenatzailea.
  • Dragoljub Velimirović (1942-2014), xakelaria.
  • Dragoljub Vidačić (1970ean jaioa), saskibaloi-jokalari eta entrenatzailea.
  • Dragoljub Vukotić (19241997), gorren aldeko ekintzailea, Gorren Nazioarteko Federazioako lehendakari ohia.

Antzeko izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude anteko esanahia duten izenak. Antzekoena, Ljubodrag (Љубодраг) dugu, bi hitz-erroen ordena aldatuz. Antzeko esanahia duten ponte-izenen artean Dragoslav (Драгослав), zeinaren esanahia "Maitasun loriatsua" edo "maitasun goratua" den; Dragomir (Драгомир), zeinaren esanahia "bakea maita duena" den; esanahi bereko Ljubomir (Љубомир); Dragutin (Драгутин); Miodrag (Миодраг), zeinaren esanahia "maitasun arduratsua" zatekeen eta Predrag (Предраг) zeinak "oso maitatua" esan nahi duen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau egiteko ingelerazko Wikipedia zien frantsesezko Wikipedia erabili izan ditugu.