Serbokroaziera
| Serbokroaziera | |
|---|---|
| srpskohrvatski jezik — hrvatskosrpski jezik — хрватскосрпски језик — српскохрватски језик | |
Serbokroazieraren eremua. | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Kroazia |
| Hiztunak | 16,4 milioi[1] |
| Ofizialtasuna | Inon ez (Jugoslaviako hizkuntza ofiziala izana, 1918tik 1991 arte) |
| Eskualdea | Balkanak |
| Araugilea | Ez du (gaur egun ez du forma estandarrik) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Hegoaldeko eslaviar hizkuntzak Western South Slavic (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | Gaj's Latin alphabet (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-1 | sh |
| ISO 639-2 | baliorik ez |
| ISO 639-3 | hbs |
| Ethnologue | hbs |
| Glottolog | sout1528 |
| Wikipedia | sh |
| Linguasphere | 53-AAA-g |
| ASCL | 3507 |
| IETF | sh |
Serbokroaziera[2] eslaviar hizkuntza bat da, 1918tik 1991 arte lehenik Jugoslaviako Erresumako eta gero Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako hizkuntza ofiziala izana. Haren dialektoak kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera dira, egun politika-arrazoiengatik bereizten badira ere. Idazteko bi alfabeto erabiltzen dira: latindar alfabetoa (aldaera guztietan) eta alfabeto zirilikoa (serbiera eta montenegroerarako, latindar alfabetoarekin batera).

Alderaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| kroaziera | bosniera | serbiera |
|---|---|---|
| Glede ispušnih plinova i zagađivanja zraka u Jeruzalemu, bilo bi potrebito poduzeti mjere sigurnosti! | U pogledu izduvnih gasova i zagađivanja vazduha u Jerusalimu, bilo bi potrebno preduzeti mjere bezbjednosti! | У погледу издувних гасова и загађивања ваздуха у Јерусалиму, било би потребно предузети мере безбедности! |
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri dialektoak bi modutan sailka daitezke: alde batetik, zer esateko erabiltzen den hitza kontuan hartuta: kaj, ča (/txa/ ahoskatua) ala što (/xto/); beste alde batetik, e, je (/ye/ ahoskatua) ala i erabiltzeko ohituraren arabera: adibidez, ibaia esateko, batzuek reka eta beste batzuek rijeka erabiltzen dute.[3]
Dialektoetan hiru talde bereizten dira:
- kajkaviarra, sei azpidialektotan bereizita. Kroaziaren iparraldean eta Zagreb inguruan zabalduta dago. Eslovenierarekin lotura du.
- cakaviarra, Istrian mintzatzen da, Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoaren uharteetan. Horrek ere sei azpidialekto ditu.
- stokaviarra, dialekto nagusia. Hamaika azpiadialekto ditu, Kroazian, Bosnia-Herzegovinan, Serbian eta Motenegron mintzatuak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Serbokroaziera Ethnologuen
- ↑ Hala agertzen da, gidoirik gabe, Euskaltzaindiaren 38. arauan.
- ↑ a b http://www.proel.org/index.php?pagina=mundo/indoeuro/eslavo/serbocro