Edukira joan

Driade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Driade
Antzinako Grezia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Driadeak, Greziar mitologian, haritzetako lamiak dira bereziki, eta, oro har, zuhaitzetakoak. Antzinako grezieraz, haritza δρῦς (drŷs) izena zuen, eta hitz berak adieraz zezakeen agur edo zuhaitz.[1]

"Hesperideen Zuhaitza" izeneko zuhaitz batetik jaio ziren. Horietako batzuk, Hesperideen lorategira zihoazen, bertan zeuden urre koloreko sagarrak babestera. Driadeak ez dira hilezkorrak, baina denbora luzez bizi daitezke. Ezagunenen artean, Euridize nabarmendu behar da, Orfeoren emaztea. Dafne ere driade bat zen. Apolok jazarri zuen eta driadeak jainkoei laguntza eskatu zienean, hauek ereinotz bihurtu zuten. Aegialeus-en emaztea, Erato, driadea zen ere.[2]

Tradizio berantiarrak, Driade eta Hamadriadeen artean bereizten du. Azken horiek, zuhaitz zehatz bati lotuta daude tradizio horren arabera, lehenengoak, basoetatik aske ibiltzen ziren bitartean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «δρῦς» Wiktionary, the free dictionary 2026-01-30 (kontsulta data: 2026-03-02).
  2. «Pausanias, Description of Greece, Arcadia, chapter 4, section 2» www.perseus.tufts.edu (kontsulta data: 2026-03-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]