Dudhope gaztelua
Dudhope gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Dundee City |
Koordenatuak | 56°27′51″N 2°59′03″W / 56.464262°N 2.984111°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Dudhope gaztelua (ingelesez: Dudhope Castle) Eskoziako Dundee hirian kokatzen den gazteluetako bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scrymageour familiak dorretxe bat eraiki zuen XIII mendean baina 1460an gaztelu batek ordezkatu zuen eta 1580an handitu egin zen "L" itxurako egitura emanez.
1684an John Graham of Claverhouse-k erosi zuen baina 1689an gerrara joan eta hil zenean erregeak Archibald Douglas-i eman zion gaztelua. Dougalsen familiaren esku egon zen 1790 arte.
1792an eraikina alokatu egin zuten artile lantegia izateko baina ez zen egitasmoa gauzatu. 1796 eta 1879 artean soldaduen barrakoi gisa erabili izan zen. Garai hortan hainbat eraikin gehitu zitzaizkion; ospitalea, ofizialen bulegoak, ikuiluak eta guarden etxeak. 400 soldadu ere izan ziren bertan. 1854an Dundeeko udalak patioa erabiltzeko eskubidea erosi zuten eta 1881ean soldaduen bertan behera utzi ondoren 1895ean parke publiko bihurtu zen.
Lehen eta Bigarren Mundu Gerra garaietan berriz ere militarren barraka bihurtu ziren. 1945ean udalak eskuratu zuen berriz ere gaztelua. 1958an behera botatzekotan egon zen baina ez zuen egin eta 1985 eta 1988 artean Dudhope gaztelua berriztu egin zuen.