Dulantzi ibaiko parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dulantzi ibaiko parkea
Dulantzi ibaiko parkea hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Dulantzi ibaiko parkea
Dulantzi ibaiko parkea
Dulantzi ibaiko parkea (Gasteiz erdigunea)
Koordenatuak 42° 52′ 17″ N, 2° 38′ 22″ W / 42.87134°N,2.63954°W / 42.87134; -2.63954Koordenatuak: 42° 52′ 17″ N, 2° 38′ 22″ W / 42.87134°N,2.63954°W / 42.87134; -2.63954
Udalerria Gasteiz,  Araba
Sortze-data 2001

Dulantzi ibaiko parkea Gasteizko Eraztun Berdea eratzen duten parkeetako bat da, Dulantzi ibaiaren azken zatia hartzen duena, Gamarraren eta Salburuaren artean. 2001ean sortu zen parkea, ingurune hori hobetzeko hainbat lan eginda. Egun, Salburuko hezeguneen eta Zadorra ibaiaren arteko igarobide ekologiko garrantzitsua da, hau da, bi ekosistema baliotsu horiek lotzen ditu, eta bizidunen espezieei bi gune horien arteko igarobide egokia ematen die.[1]

Hasierako egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak hasi baino lehen, ibaiaren azken zatia oso estua zen 1970eko hamarkadan egindako lanak zirela kausa. Ibairen alboetan industriagune bat zegoen, eta inguru osoa hondatuta zegoen.

Egokitze prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia egokitzeko prozesua 2001. urtean hasi zen, hiru irizpide nagusitan oinarrituta:

Egindako obrek 1,5 kilometroko luzeran eta 11,5 hektareatan eragin zuten.[1]

Konpondu beharreko arazoetako bat hiriaren ekialdeko San Tomas eta Errekaleor erreken ohiko gainezkatzeak ziren. Hiriaren hazkundea zela kausa, erreka horiek saneamenduko hodi biltzaile bilakatuak zeuden. Hartara, errekak tutuetatik igarotzen ziren tokien inguruan uholdeak sortzen ziren. Arazo horiek saihesteko sortu zen, hain zuzen, San Tomas eta Errekaleor errekak desbideratzeko proiektua. Proiektu hari esker, aipatu erreketako ura Salburuko urmaeletara isurtzen da, urmaelok laminazio baltsa gisa funtziona dezaten, eta ondoren urok, Dulantzi ibaiaren ibilgua erabiliz, Zadorra ibaira bideratzen dira. Hortaz, funtsean Dulantzi ibaian egin zena bere ibilgua zabaltzea izan zen, lekuz aldatu ziren ur emariak har zitzan.[1]

Hala, bada, Dulantzi ibaiaren azken zatia nabarmen aldatu zen, lan haien azken erremate gisa ibilbide berria egin baitzen ibaiaren alboan. Ibilbidearen diseinuak, hiriaren ertza zen heinean, hiri izaera eta ibaiertzeko ibilbideari lotutako izaera naturala konbinatu eta graduatu nahi izan zituen. Horrela, paseatzeko bi maila (bakoitza altuera batean) egin ziren, toki bakoitzerako material espezifikoak aukeratu ziren eta landaredia kontu handiz oneratu zen, hain desberdinak ziren bi gune horien arteko lotura oso leku txikian egin ahal izateko.[1]

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002. urtean sortutako parke horrek balio handia du igarobide ekologikotzat, bi naturagune garrantzitsuren artean (Salburuko hezeguneak eta Zadorra ibaia) pasabidea baita hainbat espezierentzat, esaterako ur-ipurtatsarentzat eta igarabarentzat.[1]

Nola heldu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baskoniaren jolaslekutik hurbil dugu parke honetarako sarreretako bat. Beste sarrera bat Bergarako atean dago, Eskalmendin.

Parkea dagoen lekutik, antzina, Anglo-Vasco-Navarro trenbidea igarotzen zen. Egun, bidegorri bihurtuta dago trenbide hori, eta parkera iristeko bide atsegina eskaintzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]