Dumbartongo gaztelua

Koordenatuak: 55°56′10″N 4°33′46″W / 55.936°N 4.5628°W / 55.936; -4.5628
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dumbartongo gaztelua
Gaztelua Dumbartongo harkaitzean, Clyde ibaiaren ertzean.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Dunbartonshire
Koordenatuak55°56′10″N 4°33′46″W / 55.936°N 4.5628°W / 55.936; -4.5628
Map
Historia eta erabilera
Siege of Dumbarton
JabeaHistoric Environment Scotland (en) Itzuli
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
Ondarea
SM90107 eta LB24880
Webgune ofiziala

Dumbartongo gaztelua (ingelesez: Dumbarton Castle, Eskoziako gaeleraz: Dùn Breatainn) Eskoziako Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdean kokatzen den gaztelua da, Dumbarton herrian. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V mendean britoiek gaztelua altxatu zuten basaltozko harkaitz handian eta IX urtera artean Strathclyde Erresumako errege egoitza izan zen. Inguruko asentamenduak Alcluith izena bazuen ere denborarekin Dumbarton ("britoien gotorlekua") izena hartu zuen. 756an piktoen eta northumbriarren arteko aliantza batek herria setiatu eta gaztelua konkistatu zuen baina egun batzuk beranduago alde egin beharra izan zuten. 870an vikingoek setiatu zuten lau hilabetez eta ur hornidura moztu. Gaztelua errenditu egin zen eta Olaf errege norvegiarra altxorrez eta esklabuz beteriko 200 itsasontzirekin itzuli zen Dublin hiri vikingora.

Ondoren Dumbartonshire konderriko hiriburua izan bihurtu zen Dumbarton eta gaztelua izan zen kondeen egoitza. Eskoziako gaztelu garrantzitsuenetako zen eta errege familia barneko istiluetan oso gutiziatua izan zen.

XVII mendean hainbat berritatze lan burutu ziren, baina orduko eraikinik ez da gelditzen. Gaur egungo egitura gehienak XVIII mendekoak dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]