Dunyadad

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dunyadad (persieraz: دنیازاد‎) Mila gau eta bat gehiago ipuin bildumako pertsonaia, Xerezaderen ahizpa.

Ipuin bilduma horren arabera, Xariar shahanshah-k (persieraz: شهريار‎‎; «errege handia») emaztea hilarazi zuen desleiala zitzaiolako. Harrezkero, egunero emakume birjin batekin ezkontzen zen, baina biharamun goizean emazteari burua ebakitzeko agintzen zuen. Era horretan, Xariarrek 1.000 emakume baino gehiago hilarazi zituen.

Xerezadek azkena eman nahi zion sarraski horri eta, aitaren erreguei kasurik egin gabe, bere burua eskaini zuen erregearekin gau bat pasatzeko. Errege ganberetara iritsi zirenean, Dunyadad azken aldiz agurtzeko baimena galdegin zuen. Dunyadadek, Xerezaderekin adostuta zegoen bezala, ipuin bat kontatzeko eskatu zion. Xerezadek gau osoa igaro zuen ipuina kontatzen Dunyadadi. Xariar esna egon zen istorio hura interes handiz entzuten. Egunsentian Xerezadek kontaketari utzi zion, ipuina amaitu gabe utziz. Orduan Xariarrek, ipuinaren amaiera jakiteko irrikitan baitzegoen, bizia barkatu zion biharamun arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.