Duoviri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Duoviri (singularrean duovir) edo duumviri edo duunviri (singularrean duumvir edo duunvir), "bi gizon" esan nahi du latinez, eta kargu publiko erromatar bat zen, administrazioko hainbat esparrutan agertzen zena eta bi gizonek osatua zegoena. Bi gizon horiek aginte maila berbera zuten, erromatar administrazioan boterea partekatzeko ohiturari jarraituz. Hiriak inperioaren bidez bere boterea eta bere administrazioa zabaldu zituenean, kargu mota hauek probintzietan kopiatu ziren.

Udal duunvirrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duunvir mota asko zeuden baina zabalduena eta ezagunena udal gobernuetan aritzen ziren duoviri iure dicundo izan ziren. Erromak menperatutako lurraldeetan zabaldu zuen munizipalizazioa ulertzeko modua islatzen dute; duunviratoak urte beteko iraupena zuen eta duunvirrek kolonietan eta municipium-etako udal gobernuetan lan egiten zuten[1] Curiales[oh 1]-ekin batera, hau da udal Curia-ko partaideekin. Ordo decurionum[oh 2]-eko parte ziren, eta duovir izatea ohore handia zen; ez zuten soldatarik jasotzen[2] eta hilarri askotako inskripzioan agertzen da aipatua, hildakoaren "cursus honorum" zerrendatzen denena. Paralelismo bat egin zen, hiriko Curia, Erroma hiriko Senatuaren antzekoa zen (berez, askotan, Curia ordez, "udal senatua" esan daiteke), udal curiales-ak, senatarien antzekoak eta duunvir-ak, Erromako kontsulen antzekoak.

Udal batzuen legeei esker ezagutzen ditugu haien eginkizunak. Barneko zein kanpoko lanak egiten zituzten. Barne-lanetan, legegintza- eta hauteskunde-batzarrak deitu eta zuzentzen zituzten, udal-jurisdikzioa eta finantzen administrazioa egiten zituzten. Kanpoaldeari dagokionez, probintziako aginte organoekin eta botere inperialarekin egin behar zen korrespondentzia administratibo eta juridikoaz arduratzen ziren, eta, bai eta beste herri batzuekin itunak sinatzeaz eta pertsona ospetsuak jasotzeaz.

Bestelako duunvirrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Duoviri perduellionis-ek traizio handiko prozesuak, Estatuaren aurkako traizio prozesuak alegia[1], gidatzen zituzten .
  • duoviri agris dandis-ek lurrak esleitzen zituzten .
  • Duoviri navales-ek flota eraikitzen zuten.
  • Duoviri quinquenales bost urtean behin aukeratzen ziren eta zentsore ahalmenak zituzten udalerrian erroldak egiteko.
  • Duoviri sacris faciundis-ek erregeen garaian sortuak, sakrifizioen ardura zuten apaizak ziren. Biziarteko kargu bat zen, patrizioentzat erreserbatua. K.a. IV. mendean 10 izatera pasa ziren, decemviri izatera alegia, eta L. Cornelio Silaren garaitik aurrera 15 (quindecemviri).
  • Duoviri aedi locandae-en ardura tenplu baten eraikitzea zen. Ezagunenen artean Kinto Martzio Rala egon zen, K.a. 194 eta 192 urteetan izendatuak.[3]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kurilak (latinez, pluralez, Curiales eta sing. curialis) Erromatar Inperioko tokiko udal kontseiluetako kideak ziren. Dekurionak (latinez Decuriones) hitza ere erabiltzen da. Nolabait esateko, egingo zinegotziak lirateke. Kontuz: kurial hitzak beste garai batzuetan, beste esanahi bat hartu zuen, eta dekuriona, militar mota bat ere bazen erromatarren artean.
  2. Ordo Decurionum, hiriko Curiako (hau da, udal senatuko) kideek eta haien familiako kideek osatzen zuten. Pribilegiozko titulua eta ohorea zen. probintzietako hirietan sortu zen Erromako Ordo Senatorius-aren kopia bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Duoviri | Consulship, Imperium & Tribunate | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) Blázquez, José María. (2003). El municipio romano en España. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. Tito Livio, XXXIV, 53; íbid., XXXV, 41.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A. Montenegro eta beste batzuk; Espainiako historia 3. Espainia Erromatarra. Gredos argitaletxea, Madril, 1986.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]