Dura lex sed lex

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dura lex, sed lex latinezko adierazpen bat da. Erromatar zuzenbidean du jatorria, hitzez hitz “lege gogorra baina legea” esan nahi du. Espresio honek legea errespetatzeko mezu argi bat da, legea bete behar dela kasu guztietan, nahiz eta horrek, batzuetan, baten bati kalte egiten diezaiokeen. Legearen errespetuak on egiten omen du komunitate batean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Axioma hau Erroma zaharrean idatzizko legea sartzearen ondorioz jaio zen. Helburua legeak esanahi eraginkorragoa izatea idatzita ezagutzen denetik aurrera. Legea idatzita agertu zenetik aurrera, exekutatzailearen interpretazio libreak ez ziren eguneroko kontu izango. Idatzitako legearen existentziak interpretazio arbitrario guztia desagerraraztea ekarri zuen. Idatzitako legea saihestezin bihurtuko zen.

Hala ere, Hamabi Oholetako legea argitaratu eta gero, idatzita ezagutzen den lege zaharrenetarikoa, jaulkitako lege kategoriakoen artean zaharrena, Erroman patrizioek bere botere gehiegikeriekin segitu zuten Hamabi Oholetako legeak berak ematen zizkien pribilegioei esker. Azken finean Hamabi Oholak idatzi ziren batez ere klase nagusiak eta patriarkatuen onurarako. Horrela, Legeko Akzioak buruzagi eta lehen magistratu esku geratzen ziren, handiki horiek izaten ziren haien aurrean hasitako akzioak egokiak edo desegokiak ote ziren ebazten zutenek.

Beharrezkoa izaten zen, adibidez, hitz jakin batzuk errezitatzea magistratuaren aurrean. Errezitatu beharreko testua ezezaguna zen gehienentzat, hizkuntza esoteriko moduko bat.

Problema hau Cneo Flaviok konpondu zuen, Apio Claudio “Caeco” magistratuaren idazkariak. Eskribau honek eskubideak hobeto ulertzeko moduan zerrendatu zituen eta zuzenbidea desmitifikatu zuen argibideak argitaratuz.

Esaten da, Cneorekin hasten dela eskubideak ezagutzeko zaletasun herrikoia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]