Jabearen berme, jabea. Gabearena, herritar adiskidea.
«
Rem ubi pacunt, orato. Ni pacunt, in comitio aut in foro ante meridiem caussam coiciunto. Com peroranto ambo praesentes. Post meridiem praesenti litem addicito. Si ambo praesentes, solis occasus suprema tempestas esto.
»
Itundu ezean, auzia biltzarrera ala forora beramate eguerdi aurretik. Azalpen garaian, biek bertan beude.
II.a I. taularen jarraipena da, hau da zuzenbide prozesala arautzen du. Hona hemen pasarte bat:
«
…morbus sonticus… aut status dies cum hoste… quid horum fuit unum iudici arbitrove reove, eo dies diffensus esto. Cui testimonium defuerit, is tertiis diebus ob portum obvagulatum ito.
»
Hiru egunez lekukorik ez duenak, ate aurrean galdatu bekio.
III. Taulan zorrak epaitzeko arauak ematen zituzten. Hona hemen pasarte batzuk:
«
Aeris confessi rebusque iure iudicatis XXX dies iusti sunto.
»
Diru-zorra aitortu eta auzia zuzenbidez epaitu ondoren, hogeita hamar eguneko epea bego.
«
Post deinde manus iniectio esto. In ius ducito. Ni iudicatum facit aut quis endo eo in iure vindicit, secum ducito, vincito aut nervo aut compedibus XV pondo, ne maiore aut si volet minore vincito. Si volet suo vivito, ni suo vivit, qui eum vinctum habebit, libras faris endo dies dato. Si volet, plus dato.
»
Ondoren, atxilotu bedi. Auzitegira eraman bezate. Epaia bete ez badu eta auzitegiaren aurrean inork berme ez bademaio, hartzekodunak berama, sokaz ala katez lotu beza, gehienez hamabost liberakoa, ala gutxiagokoa, hala nahi badu. Hala nahi badu, bereaz bizi bedi. Bestela, kateguan duenak egunean libera bat garau bemaio. Nahi badu, gehiago bemaio.
«
Tertiis nundinis partis secanto. Si plus minusve secuerunt, se fraude esto. Adversus hostem aeterna auctoritas esto.
»
Hirugarren azoka-egunean azken zigorrak bete edo Tiber ibaiaren bestaldera eramaten zuten, atzerritar gisa saltzeko.
IV. Taulak familiaren zuzenbideaz arduratzen zen, hau da, familiaren barneko harremanei buruz, non aita (paterfamilias) jaun eta jabea izan zen. Hona hemen pasarte batzuk:
«
Cito necatus insignis ad deformitatem puer esto.
»
Aitak itxuragabeko seme-alabak hil egiteko eskubidea zuen.
«
Si pater filium ter venum duit, filius a patre liber esto.
»
2. Aitak semea hirutan saldu badu, aitagandik aske gera bedi.
Zizeronek[3] hamar gizonek hamar taula zuzentasunez eta zuhurtziaz idatzi ondoren, hurrengo urtean beste hamar gizonek ordezkatu zituzten eta horiek bi taula gehitu zituztela esan zuen. Lege honen bidez, aitoren semeen (patrizioak) eta herritar xeheen (plebeioak) arteko ezkontzak debekatu zituzten.