Durangaldeko Teila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Durangaldeko Teila
Datuak
Motasaria
Jarduera
Honen parteGerediaga Elkartea
Historia
Sorrera1997

Durangaldeko Teila Gerediaga Elkarteak bi urterik behin banatzen duen saria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an eman zen lehenengoz saria eta ordutik bi urterik behin banatzen da. Merinalde Egunaren testuinguruan banatzen da eskerron saria eta 1875eko abenduaren 27an Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian, Merinaldeko azken batzarra egin zela oroitzen du.[1]

Durangoko Merinaldeko kanpoko norbaiti egiten zaion omenaldia da, Durangaldearekin izan duen lotura aitortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko. Teila Arabako Olleriaseko Euskal Zeramikako Museoaren sortzaile, zeramista eta zuzendariak Blanka Gómez de Segurak egindakoa da.[1]

"Teila dugu euskal kulturan etxekotasuna adierazten duen ikurra eta, saria eskuratzean, omenduak bere lanagatik herriko esker ona jasotzen du"[2]

Saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gregorio Monreal Zia, historiagilea (1997)
  • Pedro Mari Basañez, arkitektoa(1999)
  • Adrian Zelaia, legelaria (2001)
  • Karmele Goñi, etnografoa (2004)
  • Enrike Ibabe, ikerlaria (2006)
  • Jose Angel Barrio Loa, artearen historiagilea (2008)
  • Jose Luis Muñoyerro "Munitibar", kazetaria (2010)
  • Iñaki García Camino, arkeologoa (2012).[3]
  • Juanjo Moreno, jesuita (2014).[2]
  • Jon Pertikari, dantzazalea (2017).[4]
  • Dorita Ruiz, irakaslea (2019).[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Merinalde eguna - Gerediaga Elkartea» gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  2. a b Press, Europa. (2014-12-26). «Merinalde Eguna larunbat honetan ospatuko da Gerediagan» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  3. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2012-12-19). «Organizan tres días de actos para conmemorar el 800 aniversario de la integración del Duranguesado en Bizkaia» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  4. «Jon Pertika dantzazaleak jasoko du Durangaldeko Teila Merinalde Egunean - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  5. «Durangaldeko Teila Saria Dorita Ruiz irakasleak jasoko du - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Gerediaga entregará a Dorita Ruiz la Durangaldeko Teila por su labor en el campo de la Educación Especial» durangon.com 2019-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).