Durin I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Durin I.a
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
Senideak
FamiliaDurin's folk (en) Itzuli

Durin I.a Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Khazad-dûmeko Durin I.a erregea Durin Hilezkorra bezala ezagutua zen eta eskandinaviar mitologiako izen bereko pertsonaia bezala, nanoen zazpi aiten artean nagusiena zen, Aüle valarrak sortutako lehena. Durin Erdialdeko Lurraldeko beste izaki asko baino lehenago sortua izan zen, eta Iluvatarren aginduz Erdialdeko Lurraldeko mendietan lotan egon zen elfoak jaio ziren arte.

Esnatu ondoren nanoek Kheled-zâram deitu zuten laku batera bidaiatu zuen. Han, Mendi Lainotsupean Khazad-dûm deitu zuen hiri handi bat sortu zuen, ondoren Moria deitua. Denbora asko bizi izan zen, eta horregatik deitua izan zen Hilezkorra, baina azkenik Eguzkiaren Lehen Aroa amaitu baino lehen hil zen.

Durin I.ak nano bizarluzedunen leinua sortu zuen. Beste sei Durin egon ziren (Durin II.a, Durin III.a, Durin IV.a, Durin V.a, Durin VI.a eta Durin VII.a), lehenaren hain antzerakoak benetan bere leinuko beste norbaitetan berraragitu zen Hilezkorra zela pentsatzen zela. Itxuraz, Durin I.aren lehen oinordekoek euren "aurreko bizitzetako" oroitzapenak zituzten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]