ETA (abestia)
- Artikulu hau K-pop abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eta (argipena)».
ETA (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
NewJeansen musika-lana | ||||
Egilea(k) | NewJeans | |||
Argitaratze-data | 2023 | |||
Izenburua | ETA | |||
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea | |||
Ekoizpen lekua | mundu osoan | |||
Banatze bidea | downloadable content (en) ![]() | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | K-popa, Baltimore club (en) ![]() | |||
Hizkuntza | koreera eta ingelesa | |||
Iraupena | 151 segundo | |||
Diskoetxea | ADOR (en) ![]() ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Get Up (en) ![]() NJWMX (en) ![]() | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | 250 (en) ![]() | |||
Hitzak | Ylva Dimberg (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Ylva Dimberg (en) ![]() 250 (en) ![]() | |||
Bideoa | YouTube | |||
NewJeansen kronologia | ||||
|
ETA Hego Koreako NewJeans K-Pop neska taldeak grabatutako abestia da, ADOR disketzearen bidez kaleratua 2023ko uztailaren 21ean. Taldearen Get Up (2023) bigarren EP hedatua ateratzean argitaratu zen hiru singleetako bat izan zen, " Super Shy " eta " Cool with You "-rekin batera. "ETA" Beenzino (Lim Sung-bin), Gigi ((Kim Hyun-ji) eta Ylva Dimbergek idatzi zuten, eta konposizioa 250ek (Lee Ho-hyung) eta Dimbergek egina da. Abestiarekin batera ateratako bideoklipa, Applerekin elkarlanean egindakoa, Bartzelonan filmatu zen eta iPhone 14 Pro telefono batez filmatu zen. [1] Baltimore club [2] estiloko abesti alai dantzagarri bat da, funk ukituekin. [3] [4]
Polemika Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekain amaieran, NewJeans-ek abesti honen aurrerapena iragarri zuenean, Espainiako K-pop jarraitzaile batzuek eta sareetako polemistek kexuak azaldu zituzten, nola zitekeen ETA gaitzat edo izenburutzat hartuta kantu bat egitea, ez ote zen hori ETAren biktimei eta Espainiari irain egitea. "ETA" terminoak, abestiaren kontestuan, "estimated time of arrival" (garraiobide eta aireportuetako terminoa, kalkulatutako iritsiera-ordua, euskaraz) nahi zuela argi samar egon arren,[5] detaile susmagarriak ere nabarmendu zituzten kritika egin zutenek: aurrerapen bidean ETA euskal tipografiaren antzekoa zen letra tipo batean zegoela, batetik, eta bestetik bideoaren egiletza lotzen zela "Eva, Mikel eta Maria" izenekin, nonbait ETAkide izan diren pertsonak oroituz.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «ETA (song)» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-05 data duen 1168874086 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) «NewJeans music videos feature Apple, actor Tony Leung» Korea JoongAng Daily 21 July 2023.
- ↑ (Ingelesez) Kim, Joshua Minsoo. (2023-07-24). «NewJeans: Get Up EP Album Review» Pitchfork.
- ↑ Delgado, Sara. (21 July 2023). «NewJeans Continue to Write Their Own Playbook With “Get Up”» Teen Vogue.
- ↑ Daly, Rhian. (21 July 2023). «NewJeans – ‘Get Up’ review: no one can hold a candle to K-pop’s rising wonder girls» NME.
- ↑ (Ingelesez) Nast, Condé. (2023-07-05). «NewJeans's First Fan Meeting Proved How Exciting Their Future Will Be» Teen Vogue (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuevo escándalo en el K-Pop: NewJeans, acusado por apología del terrorismo en su nueva canción 'ETA'» El Español 2023-06-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iragarpeneko bideoa, Espainian polemika eragin zuena.
- Abestiaren bideoklipa.