E eguna (hizkera militarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

E eguna esaera (ingelesez, D-Day; frantsesez, jour J) kontzeptu militar bat da. Operazio bat emango den eguna zehazteko balio du, eguna sekretuan mantenduz. Era berean O-Ordua eta M-Minutua erabil daitezke zehaztasuna eskuratzeko.

Izena famatua ezin zen Bigarren Mundu Gerran Normandiako Lehorreratzea izendatzeko erabili zelako. 1944ko ekainaren 6a izan zen. Hasiera batean, egun bat lehenago izan behar zuen, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta Dwight D. Eisenhower presidente estatubatuarrak egun bat atzeratu behar izan zuen Normandiako Lehorreratzea. Ekainaren 6an, Overlord operazioa hasi zen, gauez. Gau hortan, estatubatuarren 101. eta 82. aire bidezko dibisioak jaurti ziren. Haien lana alemaniarren babes barreraren zati bat indargabetzea zen. Egun hartan, tropa aliatuak Frantziako ipar kostaldean sartu zirenean, alegia, Alemania naziak okupatutako Europa kontinentalaren askapenaren hasiera izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: E eguna (hizkera militarra) Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]