Dwight David Eisenhower

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dwight David Eisenhower
Dwight David Eisenhower

1953 – 1961
Presidenteordea   Richard Nixon
Aurrekoa Harry S. Truman
Ondorengoa John F. Kennedy

Jaiotza 1890eko urriaren 14a
Denison, Texas (AEB)
Heriotza 1969ko martxoaren 28a
Washington Hiria (AEB)
Alderdi Politikoa Errepublikarra
Ezkontidea Mamie Eisenhower
Lanbidea Militarra
Sinadura Dwight David Eisenhower-ren sinadura

Dwight David "Ike" Eisenhower (1890eko urriaren 14 - 1969ko martxoaren 28) Ameriketako Estatu Batuetako 34. presidentea izan zen.

Bigarren Mundu Gerran, Europako aliatuen armadetako buru nagusia izan zen. Frantziako zein Alemaniako inbasioa (1944-45) zuzentzea eta ikuskatzea bere ardura izan zen. 1949an NATOko lehen komandante nagusia izendatu zuten. Errepublikar Alderdiko zerrendaburua 1952an, AEBetako presidentzia lortu zuen. Agintaldian (1953-1961), Gerra Hotzaren garai horretan, Koreako Gerra bukatu zuen, Sobiet Batasunaren gaineko presioa areagotu zuen, arma nuklearrei begira jarri zuen defentsa aurrekontua eta espazioko lasterketari hasiera eman zion. Barne politikari dagokionez, gizarte segurantzako programa hedatu zuen eta autobideen sarea eraiki zuen.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dwight David Eisenhower Aldatu lotura Wikidatan